Borrar
Kamikaz kolektiboak eskuratu zuen Donostia Antzerki Saria azken edizioan 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanarekin.

Donostia Antzerki Sariko epaimahai bezala apuntatzeko azken egunak

Abenduaren 28an amaituko da izena emateko epea eta hiru hautatuek 2024an zehar 15 bat antzezlan ikusi eta baloratu beharko dituzte

DV

Donostia

Asteartea, 26 abendua 2023, 12:33

Comenta

Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako XXV. Donostia Antzerki Sariko epaimahai izan nahi duen orok abenduaren 28a arte izango du epea apuntatzeko. Jasotako eskakizun guztien artean zozketa egingo da biharamunean eta hiru pertsona aukeratuko dira, betiere baldintzak betetzen dituztenen artean: 2024ko urtarrilaren baterako 18 urte beteta izatea; donostiarra izatea; euskara jakitea eta antzerkia gustukoa izatea.

Hautatuak suertatzen direnek 2024an zehar 15 bat antzezlan ikusi eta baloratu beharko dituzte. Gainera, urte hasieran gainerako epaimahaikideekin elkartu eta adostu beharko dute zein izango den lan irabazlea. Epaimahaikide izateak ere badu saria, 2024an ez ezik, 2025ean ere Donostia Antzerki Saria dela eta, hirian eskaintzen diren helduentzako euskarazko antzezlan guztietarako bi sarrera jasoko baitituzte.

Donostia Antzerki Saria

Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta hedatzeko xedez, 2000. urtetik, urtero ematen dute Donostia Antzerki Saria Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak. Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira, aurreko urtean Donostiako agertokietan antzeztutako euskarazko lan onenari ematen zaio. Irabazleak 12.000 euro eta euskal artista batek sortutako artelana jasotzen du Victoria Eugenia Antzokian burutzen den ekitaldian.

Azken saria Kamikaz kolektiboak eskuratu zuen 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanarekin. Obrako hiru antzezleak, Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizola, «oso pozik» azaldu ziren eta sariari esker «hurrengo proiektua modu duinean sortzeko oinarria» izango zutela aurreratu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostia Antzerki Sariko epaimahai bezala apuntatzeko azken egunak

Donostia Antzerki Sariko epaimahai bezala apuntatzeko azken egunak