Borrar

Deskonektatzeko garaia da uda… baina mugikorrarekin alboan

Guuk-en ikesta baten arabera, maletan hiru gauza bakarrik eraman ahal izango balituzte %84ak smarthponea sartuko luke

I. Altuna

Donostia

Osteguna, 24 uztaila 2025, 17:47

Comenta

Oporrak 'deskonektatzeko' direla diote askok. Eguneroko ohikeria alde batetara utzi eta orduak zeregin atseginagoetara eskaintzeko garaia. Baina betiere, mugikorra alboan dugula, guztiz 'deskonektatu' gabe. Izan ere, Guuk euskal telekomunikazio-konpainiak bezeroei egindako inkestaren emaitzen arabera, maletan hiru gauza bakarrik eraman ahal izango balituzte, euskal herritarren %84k smartphonea sartuko lukete.

Hori bai, mugikorra eskura eduki arren, emaitzen arabera, %29k baino ez lioke erantzungo laneko deiei oporretan. Aldiz, %89k dio amaren deiei erantzungo liokeela. Hori bai, zenbat eta zaharragoak izan, orduan eta gehiago erantzuten zaio amaren deiari: 30 urtetik beherakoen % 68k eta 60 urtetik gorakoen % 83k erantzungo liokete.

Atzerrira bidaiatzen dugunean ere, 'konektatuak' jarraitzen dugu. Inkestatutako pertsonen %80k roaminga aktibatzen dute mugak zeharkatzean eta ia %10ek SIM txartel bat erosten dute helmugan. Gainerako %10ek bakarrik baliatzen dute deskonektatzeko aukera atzerrira joatean. Gainera, %77k helmuga duten herrialdeko entxufeei buruzko informazioa ere biltzen dute, eta egokigailu bat eramaten, behar izanez gero. Bidaiatzen ari garela, inkestari erantzun dieten erdiek adierazi dute erabat deskonektatzen duten unea bakarra lotarakoa dela eta %22k onartzen du ez duela inoiz deskonektatzen. Mugikorra hotelean ahaztuko balitzaio, %50 baino gehiago bila itzuliko litzateke.

Komunikatzerakoan, WhatsApp da jaun eta jabe: %70ek baino gehiagok nahiago dute berehalako mezularitzako aplikazio hori ohiko deiak baino. Eta, datuak aurreztu behar izanez gero, %97k diote WhatsApp erabiltzen jarraitzeko gordeko lituzketela.

Juan Beitia de la Hozek, Guuk-eko arduradun digitalak azaldu duenez, «inkestak berretsi du oso konektatuta egoten garela oporretan ere» baina baita «gauza garrantzitsuetarako hartzen dugula batez ere, amari erantzuteko, adibidez».

Guuk euskal telekomunikazio-konpainiak udan mugikorra nola erabiltzen den aztertzeko egin duen inkestari 800 lagunek baino gehiagok erantzun diote.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Deskonektatzeko garaia da uda… baina mugikorrarekin alboan

Deskonektatzeko garaia da uda… baina mugikorrarekin alboan