

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Jueves, 17 de abril 2025, 13:05
Euskadiko Arkitektura Institutuak hainbat gai jorratzen ditu arkitektura herritarrei hurbiltzeko, ikuspuntu desberdinetatik. Oraingo honetan, zinema-ziklo bat abian jarri du, bulegoak edo lan-espazioak balioan jarriko dituen, izan ere gizartearen zati handi baten egunerokotasunaren parte dira. Gainera, zinemaren historian modu nabarian ageri izan diren eguneroko espazio arkitektonikoak baitira.
Arkitektura esparru guztietan zeharkakoa dela azpimarratzeko, bizi garen eta guztioi eragiten digun espazioak eratzen baititu, filmak kulturatik, zinematik eta dibulgazio arkitektonikotik gertu dauden eremuetako pertsonek aukeratu dituzte nahiz eta beren beregi arkitektoak ez izan. Pedro Torrijos dibulgatzaileak, Garbiñe Ortega zine kuradoreak, Kristine Guzman arkitekto eta komisarioak eta Marcel Benedito kazetariak aukeratu dituzte filmak, eta saioetan beraiek aurkeztuko dituzte, ziklorako film hori aukeratzearen arrazoiak azaltzeko. Aukeratutako filmak 'Armas de mujer', 'Playtime', 'Her' eta 'El apartamento' dira.
Zinema-saioak ostiraletan 19:00etan izango dira, Euskadiko Arkitektura Institutuan. Lehen saioa apirilak 11n izan zen, eta hurrengoak maiatzaren 9an ('Playtime'), ekainaren 13an ('Her') eta uztailak 11n ('El apartamento') izango dira. Sarrera doan izango da, eta filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Film bakoitzaren amaieran, gonbidatuarekin solasaldi txiki bat izango da, filmaren xehetasunak azaltzeko eta filmari buruz sortzen diren gaien inguruan eztabaidatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.