Borrar

Bruno Delgado Ramo sortzaileak egonaldia egingo du Eskozian

Hospitalfielden eta CCA Glasgow erakundean proiektu artistiko bat garatzeko aukera izango du

I. A.

Donostia

Igandea, 4 ekaina 2023, 19:59

Comenta

Artistei laguntzeko eta haien mugikortasunari mesede egiteko asmoz, eta aldi berean artisten arteko kultura eta diziplina anitzeko trukea sustatzeko xedez, Hospitalfield, CCA Glasgow eta Tabakalera erakundeek egonaldi-programa bat jarri dute abian. Etxepare Euskal Institutuarekin eta British Councilekin lankidetzan garatuko da programa eta helburua da elkarlaneko egonaldi artistiko bat egitea Glasgoweko CCA eta Arbroatheko Hospitalfield erakundeen (biak ala biak Eskozian) eta Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren artean. Programa honi esker, bai eta Tabakaleran gauzatzen ari diren beste batzuei esker, artista, eragile eta proiektu desberdinak elkarrekin bizi ahal izateko espazio bat sortu nahi da, egoiliarren eta gonbidatuen artean lankidetzak sustatu ahal izateko.

Artistek beraien proiektuak aurkezteko aukera izan zuten maiatza hasiera arte, eta azkenean, Cicely Farrer-ek (Hospitalfield), Sabrina Henry-k (CCA), Laida Mendiak eta Ane Agirrek (Tabakalera) osatutako hautaketa-batzordeak Bruno Delgado Ramo sortzailea hautatu du Eskozian egonaldi hau egiteko.

Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Nafarroan eta Iparralden jarduten diren artistei zuzendua zegoen, baldin eta Eskozian testuinguru artistiko berriak aztertzeko eta jardun artistikoa garatu bitartean ibilbide artistikoa zabaldu nahi baldin badute.

Egonaldiak zortzi aste iraungo ditu, 2023ko irailen 4tik urriaren 30era, eta bi zati izango ditu: artistak iraila Hospitalfielden igaroko du eta urria CCA Glasgow erakundean egingo da. Egonaldiak espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko dizkio proiektu artistiko bat gara dezan. Artista eskoziar batek ere egonaldia egin ahal izango du Tabakaleran.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bruno Delgado Ramo sortzaileak egonaldia egingo du Eskozian

Bruno Delgado Ramo sortzaileak egonaldia egingo du Eskozian