Borrar
B. E.

Bertsolaritzaren dokumentazio bilketarako hobekuntzak bideratu dira

Bertsularien Lagunak Elkartea, Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean aritu dira Xenpelar Dokumentazio Zentroaren lana errazteko

I. Altuna

Donostia

Ostirala, 18 uztaila 2025, 18:05

Comenta

Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ) 1991ean sortu zuen, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. 2007 urteaz geroztik bere edukiak Interneten zabaltzeko datu-basea eraiki du eta besteak beste, liburutegia kontsultatu, agenda begiratu edota bertsoaldiak entzun eta irakur daitezke, bertsolarien biografiak eta ekitaldien inguruko informazioa eskuratzeaz gainera.

Azken urte honetan zehar Bertsularien Lagunak Elkartea, Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean bertso dokumentazioaren bilketaren sistematizaziorako proiektua bideratu dute, informazioa biltzeko sistema propioa indartzeko helburuarekin. Euskal Herriko Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, «bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu dira». «Hiru elkarteak bertsolaritzaren egungo jardunak sortzen duen dokumentazioa biltzeko sistema propioa indartzeko lanean aritu gara, lurraldearen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatzea duen Euroeskualdea erakundearen lankidetzarekin», gaineratu dute.

Bide honetan, euskarri desberdinetako dokumentazioa jasotzeko lagungarri diren baliabideak sortu dituzte: egitasmoaren helburua eta azalpenak biltzen dituen esku-orria, euskarriaren arabera dokumentazioa egiteko irizpideak, grabazioak eta argazkiak egiteko jarraibideak eta bertso saioetako informazioa jasotzeko fitxak, besteak beste.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Xenpelar Dokumentazio Zentroko ondare bilketarik handiena Bertsozale Elkarteak egiten du bere ohiko egitasmoen bidez, baina ezinbestekoa izan da norbanako eta bertsozaleek borondatez egiten duten lana ere, ondare hori aberastu eta eskaintzeko.

Bertso dokumentazioa biltzeak helburu desberdinak ditu. Alde batetik, bertsolaritzaren kultur ondarea antolatu eta zaintzeko; eta, bestetik, ezagutza horretan sakondu nahi duen orori zerbitzu antolatu bidez eskaintzeko. Era berean, taldean ondutako bertso sorkuntzaren bilduma kolektibo hau, bertsolaritzaren ikerketa, sustapen eta transmisiorako oinarrizko bilduma da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolaritzaren dokumentazio bilketarako hobekuntzak bideratu dira

Bertsolaritzaren dokumentazio bilketarako hobekuntzak bideratu dira