

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Viernes, 2 de mayo 2025, 18:05
Denboraldiko bigarren eta azken derbia jokatuko dute Reale Arenan Realak eta Athletic Clubek igande honetan, gaueko 21.00etatik aurrera. Norgehiagoka borrokatua izango da, ohi bezala, izan ere donostiarrek ez dute Europako postuetatik gehiago aldendu nahi, eta bilbotarrek Ligako laugarren postua mantendu nahi dute.
Zaletuek Donostiako kaleeak girotuko dituzte partida hasi baino lehen. Baina ez dira bakarrak izango, izan ere bertsolariek euskal derbiaren atarikoa ere berotuko dute. Realak eta Athletic Clubaren fundazioek martxan jarritako Bertso Derbiaren edizio berri bat ospatuko da igande eguerdian, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatzeko helburuarekin. Kirol lehiaketaz haratago, ekitaldi honek euskal kulturaren balio partekatuak nabarmendu nahi ditu, euskara ardatz duela, eta bi erakundeek euskararen normalizazioarekin duten konpromisoa sendotu.
Oraingoan Oiartzunen izango da hitzordua, Landetxe Kultur Etxean. Bertan, bi taldeak ordezkatuko dituzten bertsolariek hartuko dute parte. Honela, Realaren aldetik Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko dira kantari, eta bizkaitarren aldetik, Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Aitor Etxeberriazarraga. Karlos Aizpuruak zuzenduko du ekitaldia eta gai-jartzaile gisa jardungo du, parte-hartzaileen sormena desafiatuko duten gaiak proposatuz.
Jaialdira joateko gonbidapenak https://sarrerak.oiartzun.eus/ estekan lor daitezke.
BertsoDerbia, 2012az geroztik antolatzen dute bi taldeek, eta igandekoa XXIII. edizioa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.