Borrar
Beñat Gaztelumendi atzoko saioan, Errenterian. Bertsozale Elkartea
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Beñat Gaztelumendi nagusi bigarren final-laurdenean

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak finalaurrekoetarako sailkatu diren lehen bi bertsolariak ezagutu ditu asteburu honetan

Itziar Altuna

Donostia

Domingo, 20 de octubre 2024, 20:17

Beñat Gaztelumendi nagusitu zen atzo Errenterian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdenean. Lekuona Fabrika jendez lepo bete zen atzo arratsaldean sei bertsolarien saioa zuzenean jarraitzeko.

Añorgarrak 493 punturekin lortu zuen garaipena, eta jarraian sailkatu ziren Iñigo Gorostarzu (455 punturekin), Beñat Iguaran (451,5), Unai Gaztelumendi (444), Oihana Arana (440) eta Aitor Salegi (427). Gai-jartzaile lanetan Aizpea Garmendia Iartza aritu zen, eta epaitzen Amaia Otxotorena, Karlos Ibarguren, Maite Sukia, Oihana Aranguren eta Zigor Leunda Eizmendi.

Atzoko garaipenarekin, Beñat Gaztelumendik zuzenean lortu du Oiartzungo azaroaren 17ko finalaurrekora sailkatzea. Larunbatean Eibarren jokatu zen lehenengo final-laurdenean Alaia Martin nagusitu zen eta Zarautzen azaroaren 24an jokatuko den finalaurrekoan izango da. Asteburuan izango dira hurrengo bi final-laurdenak: Azkoitian larunbatean eta Irunen igandean, eta azaroak 3an Tolosan bosgarrena eta azkena.

Bost final-laurdenetan kantuan arituko diren 30 bertsolariek Gipuzkoako lehian paper ona egitea ez da esku-artean izango duten lan eta helburu bakarra, 2026ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari begira 16 txartel baitira jokoan. Izan ere, 2022an finaletik Nafarroa Arenan kantatu zuten zortzi bertsolariek -tartean Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi- jada irabazita dute berriro Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beñat Gaztelumendi nagusi bigarren final-laurdenean

Beñat Gaztelumendi nagusi bigarren final-laurdenean