Borrar
Lehengo astean Mungian jokatutako saioa. B.E.
Bizkaiko Bertsolari txapelketa

Asteburu honetan osatuko dira finalaurrekoak

Galdakaon larunbatean eta Getxon igandean jokatuko dira lehenengo faseko azken bi saioak

I.A.

Donostia

Ostirala, 10 urria 2025, 10:19

Comenta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken bi saioak jokatuko dira asteburu honetan: Galdakaon eta Getxon, beraz, asteburu honetan erabakiko da zein bertsolari pasatuko diren finalaurrekoetara. Saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara; eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Larunbatean jokatuko da Galdakaoko Torrezabal kultur etxean lehenengo saioa, 17:00etatik aurrera. Bertan arituko dira Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Bittor Altube Sarrionandia, Enare Muniategi Etxabe, Irune Basagoiti Agirre eta Paule Ixiar Loizaga Legarra. Gaiak ematen Begoñe Olabarria Astobiza arituko da.

Getxoko igandeko saioa Muxikebarriko Arrigunara aretoan jokatuko da, ordu berean, ondorengo bertsolariekin: Aitor Esteban Etxebarria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Janire Arrizabalaga Munduate, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal eta Peio Molinuevo Martin. Gai-jartzailea Leire Garatxena Larrabe izango da.

Irailaren 28an abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta lehenengo fasean 30 bertsolarirekin. Finalaurrekoetako lehenengo bueltara 11 bertsolari sailkatuko dira eta han izango dituzte zain finalaurrekoetara zuzenean pasatu diren 7 bertsolariak: 2023an finalista izan zirenak, hain zuen. 18 horietatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak.

Azken txapelketetan ez bezala, finala Casillan izango da aurten, abenduaren 20an.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Asteburu honetan osatuko dira finalaurrekoak

Asteburu honetan osatuko dira finalaurrekoak