Borrar

Turista eta paisaia

Asteartea, 14 urria 2025, 13:01

Comenta

Turistak gutxitzen hasi diren honetan, haietako bat ikusi nuen Kontxako badiaren parean, bidegorriaren izkina batean. Ez zen marko inkonparablera begira ari, Mirakontxaren hegaleko lorategi-eremura baizik. Argazki-kamera eskuan, lorezainek mimoz antolatutako lore-landareei argazkiak ateratzen ari zen, liluratu antzean. Agian, botanikoa izango zen bere herrian, edo lorezaina. Horrek gogorarazi zidan atzerritarrek beste begirada bat dakartela geureari begiratzeko. Bere osotasun fisikoa arriskuan jarriz, gizon hura bidegorrian sartu zen ederra iruditu zitzaion zerbait harrapatzeko, nahiz eta postal guztietan ateratzen dena pareko badia izan. Turista horrek begirada jirarazi zidan, eta onartu behar izan nuen lorategi puska horrek bazuela zerbait berezia.

Etxean, jada, zera irakurri nion Julio Llamazares idazleari egunkari batean egindako elkarrizketa batean: «Paisaiak oroimen-gordailuak dira, haiek sentitzen eta begiratzen jakin behar dugu. Haietan jazotako historiaren eta gertaeren oroimenaren lurruna barnebiltzen duten ispiluak dira». Agian, paisaien osagaien eta hutsuneen bidez bila daitezke geure buruari egiten dizkiogun hainbat galderen erantzunak.

Begiratzen jakin behar da. Begirada ohikotasunaren gurpiletik askatzen. Kanpotik etorritakoek, dela asmo turistikoekin, dela bizimodu berri bat eraikitzeko, begirada hori daramate barruan ezkutatuta. Beren sorterriko paisaiak ureztatzen dituzte, ez daitezen lurrundu, eta, era berean, geureari beste modu batean begiratzen erakusten digute, geure begirada desizozten laguntzen digute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Turista eta paisaia