Borrar
Aritz Ganboa artzaina. B.E.

Aritz Ganboa Arruazuko artzaina Hitzetik Hortzera saioan

Programa osatzeko Amorotoko eta Irurako bertso jaialdietako bertsoaldiak ere izango dira larunbat gauean, ETB1en

DV

Donostia

Ostirala, 10 urria 2025, 15:14

Comenta

Aritz Ganboa artzainaren eskutik Arruazun barrena ibiliko da aste honetako Hitzetik Hortzera saioa. Gaztetatik bizi izan da artzaintzari lotuta eta, besteak beste, ogibide horri buruz eta landa eremuak dituen erronketaz ariko dira, baita Ganboak berak ezagun egin duen 'Eutsi herriari eta lotu lurrari' esaldi ezagunari buruz ere. Hain zuzen, ETB1eko 'Biba zuek' saioan egin zen ezagunago Ganboa: arratsaldero artzaintzari eta landa eremuari loturiko tartea egiten du saio horretan. Programan kolaboratzen nola hasi zen eta tarte horrekin Euskal Herriko etxeetara eraman nahi izaten duena zer den ere azalduko du Arruazako artzainak larunbateko saioan (ETB1en 21.00etan).

Umetatik bertsozalea da Ganboa. Gaztetxotan Iruñeko bertso eskolan ibili zen eta oroitzapen politekin lotzen du garai hori. Gaur egun, lanak uzten dion heinean, ahal duen bertso saio gehienetara joaten da. Gustuko dituen bertso saioei eta bertsolariei buruz ariko da solasean Mirari Martiarenarekin batera.

Bertso jarrien atalean, Fernando Aire 'Xalbador' bertsolariaren 'Ene errekontrua' sorta abestuko dute Ainhoa Sarasuak eta Eñaut Agirrek, Manex Pagola musikariak lagundurik. Ene errekontrua sortan, ehizan, usotan, izandako errentrua edo istripua azaltzen du Xalbadorrek. Eskopeta bizkarrean hartuta zihoala, ustekabean tiroak ihes egin eta zango muturrean jo zuen. Bi hatz moztu zizkioten. Horrela konturatu omen zen 'Xalbador' zer egiten dieten ehiztariek usoei.

Amorotoko eta Irurako bertso jaialdiak

Bestalde, astero bezala, plazan entzundako bertsoak pantailara ekarriko ditu Hitzetik Hortzerak. Alde batetik, Amoroton izandako bertso jaialdia entzun ahal izango da. Sei bertsolari aritu ziren bertan, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Garazi Navarro, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga.

Beste alde batetik, Irurako festetako urteroko bertso jaialdiko bertsoaldiak ere izango dira programan Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbio bertsolariekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aritz Ganboa Arruazuko artzaina Hitzetik Hortzera saioan

Aritz Ganboa Arruazuko artzaina Hitzetik Hortzera saioan