

Secciones
Servicios
Destacamos
Ztefan Zweig (Viena, 1881 – Petropolis, Brasil, 1942) idazle eta humanista austriarrak hainbat kontakizun ospetsu idatzi zituen. 'Amok' da horietako bat, orain Igela argitaletxearen eskutik Aiora Jaka Irizarrek euskarara ekarri duena.
Nobela honetan, obsesio deskontrolatuen eta grina erreprimituen narratiba bat ehuntzen du, ekialdeko kolonien inguru exotiko eta itogarrian girotua. Protagonista, mediku europar bat, eromen-espiral batean erortzen da emakume enigmatiko batekin topo egin ondoren, eta horrek misterioz, tentsio psikologikoz eta gatazka moral gaindiezin batez jositako trama bat sortzen du. «Intriga psikologiko inguratzaile» bezala definitu du Inazio Mujika editoreak.
Baina bere intentsitate emozionalagatik ez ezik, giza egoera aztertzeko erabiltzen duen sakontasunagatik ere nabarmentzen da liburua, «harrapatzen zaituen nobela bat da», izan ere Zweigek lortzen du irakurlea lehen orrialdetik atmosfera zapaltzailea sortzea.
Alemanetik zuzenen itzuli duen lehen liburua izan dela aitortu du Aiora Jakak, beste bi itzulpen, bata gaztelaniazkoa eta bestea frantsesekoa, erreferente izan baditu ere. Izenburua, 'Amok', mantendu egin du, psikologian aski ezaguna den sindrome baten izena baita, «bat-bateko amorru leherketa basatia».
1922an idatzitako nobela izan arren, gaur egungo irakurleak «animatu» ditu Inazio Mujikak idazle honen lana ezagutu dezaten. «Atzoko mundua da, baina baita gaurkoa, gaur egun nola garen ulertzeko pistak aurki daitezke».
Stefan Zweig-ek mundu gerra bien artean argitaratu zituen beren lan gehienak. Europa arteko kultur elkarrizketaren aldekoa zen, baina nazien ihesi, lehenengo Londresera joan zen eta ondoren Ameriketara. 1942 urtean bere buruaz beste egin zuen, «bakezalea izanik, nonbait naziek mundua dominatuko zutela pentsatu zuen», azaldu du Jakak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.