Secciones
Servicios
Destacamos
Aurreko astean, gaueko hamarrak eta erditan joka hasi zitzaidan mugikorra. Zenbaki ezezagun bat zen, baina bitxiena da finko bat zela, eta pantailaren arabera, La Palmatik deitzen zutela. Dakizuenez, egunotan albiste da uharte hori, su-mendi baten erupzioa eragiten ari den txikizioa medio. Ez dut han inor ezagutzen, eta, beraz, mesfidantzaz hartu nuen deia, batez ere zer ordu zen kontuan hartuta. Hipotesiak bat baino gehiago izan zitezkeen: telefono zenbakia gaizki markatu duen norbait; saltzaileren bat; adar-jotzaileren bat; norbait laguntza-eske deika… Gau urduria eragin zidan deiak. Erantzun behar ote nuen? Nor zegoen benetan linearen beste aldean?
Hurrengo goizean, gosarian lagun izan ohi dudan irratsaioaren bidez jakin nuen Etna su-mendiari ere kea ateratzen hasi zitzaiola. Erupzioen epidemia, pentsatu nuen. Egunean zehar, batarekin zein bestearekin hizpide izan nituen su-mendiak eta fenomeno tektonikoak. Gauean, aurreko eguneko ordu bertsuan, beste dei bat jaso nuen. Zenbaki ezezaguna izateaz gain, luzeegia iruditu zitzaidan gauza onerako. Jakin-minak jota, zenbaki hari buruzko informazioa bilatzen hasi nintzen Google-en. Nire harridurarako, Italiakoa omen zen, Etnatik nahiko hurbil dagoen Katania hirikoa hain zuzen. Gogora etorri zitzaidan Franco Battiato hil zenean, joan den maiatzean, Stromboli eta Etna su-mendiak erupzionatzen hasi zirela. Abeslari siziliarrak aingeruetan sinesten zuen. Hipotesi ederragoa iruditu zitzaidan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.