Borrar
Mirrors and Windows erakusteta ikusgai dago iada Photomuseumean dv

Abian da Photomuseumeko 2021 Argazki Bilera

Lau erakusketa antolatu dira, argazkigintza dokumentala, itsaspekoa eta artistikoa oinarri hartuta

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 5 apirila 2021, 14:27

Comenta

Urtero legez udaberri hasieran, Photomuseumek bere Argazki Bilera antolatu du. Aurtengoa 28. edizioa izango da eta bertan tokiko gaietatik abiatuta, alderdi globaletan eragina duten lau erakusketa aurkeztuko dira, non argazkigintza dokumentala, itsaspekoa eta artistikoa izango diren oinarri. Erakusketa hauetatik hiru dagoeneko ikusgai dira Zarautzen, Photomuseumean bertan eta Sanz Enean eta Torre Luzean.

Mirrors and Windows

'Mirrors and Windows' izenburua daraman proiektuarekin, Koldo Badillok gorazarre egin nahi izan dio 78. urtean MoMa-n aurkeztutako Mirrors and Windows erakusketa hari, gaitzat hartuz objetu-sinbolo haiek, ispiluak eta leihoak. Aldi berean, ea kategorizazio zahar horrek zentzurik izan ote zuen hausnartu nahi izan du autore bizkaitarrak, muga banatzaileak hain zehatzak ote diren. «Zera galdetu diot neure buruari: isla-ispiluen nire argazkiak argazki-ispiluak al dira ? eta nire leihoenak, argazki-lehioak al dira?», dio egileak. Paisaia naturalaren argazkigintzan eta bidaia erreportajeetan aditua da Badillo, eta paisaia-artisten kolektiboaren bazkide sortzailea. Proiektu hau ikugai dago dagoeneko Photomuseumean, maiatzaren 9 arte, asteartetik igandera, goizez eta arratsaldez.

Zarautz. Hiriaren irudia

Bigarren erakusketak Zarautz herriaren paisaiaren aldaketa du ardatz, duela 50 urte Karmelitas-Iñurritzako hiri-eremuan gauzatutako eraikuntza prozesuan hain zuzen. Karmelitak-Iñurritza hiri-eremua Zarauzko hirigune historikoaren ekialdean dago, angeluzuzen formako 13 hektareako azalera duen lurraldea, iparraldean Gipuzkoa kalearekin egiten du muga, hegoaldean trenbidearen

Trazadurarekin, ekialdean Iñurritza errekarekin eta mendebaldean Geltokiko plazarekin.1970eko hamarkadaren hasieran, eremu honek Zarauzko hiri-egituran sartzeko bokazio argia zuen, hiriaren bilbean zuen kokapenagatik eta eraikuntza eta partzela-ezaugarriengatik, hiriko Plan Orokorrean aurreikusitakoaren arabera. Sanz Enean bisitatu daitekeen 'Zarautz. Hiriaren irudia', argazki erreportajea 1975 urtean egin zen eta materiale honi esker, hiriaren eraldaketa gauzatzeko eraikuntza-prozesu arrazional eta landua proiektatzearen, urbanizatzearen eta kudeatzearen konplexutasuna ikus daiteke.

Itsasoak

Itsaspeko irudiak dira protagonista Txomin Riverak Torre Luzean aurkezten duen 'Itsasoak' erakusketan. Planetako itsas hondo erakargarrienetako irudi batzuk aurkezten ditu Txomin Riverak. Bertan bere bi grinak bateratu ditu, urpekaritza eta argazkigintza. Argazki artistikoak dira, ingurunean integraturik eta espazio bizidunean murgildurik dagoen eskarmentu handiko argazkilariaren begiradapean eginikoak. Itsas fauna eta flora koloretsu eta sinestezinaren irudi erakargarriak hartuz, alegia. Erakusketa honetan, maisutasun handiz komunikatzen du bi hedabideetan, itsaspekoan eta argazkigintzan, duen ezagutza teknikoa.

Singles

Helena Goñi argazkilariak azken urteetan egindako irudien aukeraketa bat eskainiko du Argazki Bileraren laugarren erakusketan, Photomuseumean maiatzaren 11tik aurrera. Singleak osotasun baten zati bat hautatzeko keinuari egiten dio erreferentzia. Ibilbide horrek, partitura gisa, hainbat proiektu artikulatzen ditu, baita orain arte gauzatu ez diren artxiboko argazkiak ere. Goñik bere inguruko gauzetatik abiatuta egiten du lan, bere esperientzian arreta berezia jarrita, eta bitarteko gisa iguripenak, porrota, utopia edo beste norbanakoarekiko topaketa hartuta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da Photomuseumeko 2021 Argazki Bilera

Abian da Photomuseumeko 2021 Argazki Bilera