Borrar
Unibertsitate ikasleei zuzentzen dira Ikasiker bekak. Royo

190 beka ikerketa-lanetan laguntzeko

Hezkuntza Sailak 330.000 euro bideratu ditu 2024-2025 ikasturtean zehar edo uda garaian burutu daitezkeen lankidetza hauetarako

I. A.

Donostia

Larunbata, 13 uztaila 2024, 17:54

Comenta

Ikasiker beken deialdia abian da 2024-2025 ikasturterako. Programa honen helburua da unibertsitate ikasleei aukera ematea euskal ikerketa-sisteman egiten den oinarrizko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren arloan lehen urratsak egiten has daitezen. Horretarako Hezkuntza Sailak 330.000 euro bideratu ditu eta 190 beka eskainiko dira.

Bekak bi modalitatetan emango dira. A modalitatean, ikasturtean zehar burutzeko, 2025eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era. 150 beka eskaintzen dira modalitate honetan. B modalitatean aldiez, 40 beka izango dira 2025eko udan burutzeko, ekainaren 1etik irailaren 30era.

Unibertsitate ikasleei zuzentzen dira Ikasiker bekak, ikasketekin aldi berean (2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikerketa taldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI), Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ) edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatutakoetan.

Beka hauek eskuratu nahi dituzten ikasleek unibertsitateko Graduko titulazio ofiziala lortzera bideratutako ikasketa-plan bateko azken bi urteetako batean matrikulatuta egon beharko dute. B modalitatearen kasuan, Master ofizialeko ikasleak ere izan daitezke. Bekaren onuradun izateko, Euskadin izan beharko dute administrazio-egoitza, eta lankidetza proiektu bat aurkeztu, lankidetza hori gauzatu nahi den ikerketa zentroak behar bezala ziurtatua.

Deialdi honetara eskaerak aurkezteko epea irailaren 16an itxiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 190 beka ikerketa-lanetan laguntzeko

190 beka ikerketa-lanetan laguntzeko