Borrar
5.000 parte hartzaile inguru izan ditu jarduerak. Mireya López
Euskal Encounter

10.000 bisitari baino gehiago hartu ditu aurtengo edizioak

200 jarduera baino gehiago izan dira lau egunez, eta hitzaldi eta tailerretako parte-hartze marka altuenetarikoa lortu dela nabarmendu du antolakuntzak

I. A.

Donostia

Igandea, 27 uztaila 2025, 18:34

Comenta

Euskal Encounter 33k «nota bikaina» atera duela adierazi dute antolatzaileek. helburu guztiak bete baitira. Estatuko LAN party handiena Europako podioan ere badago, zale gehien erakartzen dituen hitzorduen artean baitago.

Lau egunez, Barakaldoko BEC erakusketa gunean 4.000 ordenagailu eta 5.000 parte hartzaile baino gehiago bildu dira eta hauen «inplikazio handia» nabarmendu du antolakuntzak, baita Openguneak, publikoarentzat zabalik dagoen eremuak, lortutako arrakasta: 10.000tik gora bisitari hartu ditu, puntako prestakuntza-eskaintzak eta stand teknologikoek erakarrita.

200 jarduera baino gehiago izan dira ostegunetik, eta hitzaldi eta tailerretako parte-hartze marka altuenetarikoa lortu da aurten. Hitzaldien eta lehiaketen erdigunean egon da adimen artifiziala, eta teknologia horren aukerak izan dira aztergai hezkuntzaren, ikerketaren, osasunaren eta kultura digitalaren arloetan, baita aurrez aurre jartzen dituen dilema etikoak ere. Bideojokoek gizartea eraldatzeko tresna gisa duten ahalmena ere hizpide izan dute adituek, eta teknologia-munduak eskaintzen dituen enplegu-aukeren inguruan informatzeko hitzaldi eta tailerrak ere gauzatu dira, besteak beste.

Arreta berezia piztu du Médicos del Mundo erakundeak ziberindarkeriei buruz eman duen saioak, adingabeek eta gazteek sare sozialetan dituzten arriskuei buruz ohartarazi baitu. Aurten ere, hitzaldien eta tailerren gunea hausnarketarako eta ikaskuntzarako espazioa izan da, eta topaketa honen apustua agerian utzi du: heziketa eta eraldaketa sustatzea.

Javier Gómez-Arruek, Euskal Encounterren antolatzaile nagusiak, azpimarratu du ekitaldiak komunitatea sortzeko, ezagutzak partekatzeko eta talentua bultzatzeko konpromisoa berritzen duela urtero: «Teknologia eta sormena bateratzen dituen espazioa izaten jarraitu nahi dugu, gizarte-eragin positiboa sortzeko, etorkizunaren ikuspegia kontuan hartuz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 10.000 bisitari baino gehiago hartu ditu aurtengo edizioak

10.000 bisitari baino gehiago hartu ditu aurtengo edizioak