Borrar
BAI HORIXE

Errekaldeko izarra

PELLO ESNAL

Miércoles, 5 de mayo 2010, 10:10

Etzi, maiatzak 7, beteko dira ehun urte Pello Mari Otaño hil zela Rosarion, Argentinan. Eta etzi, hain zuzen, seme kutun izendatuko dute bere sorterri Zizurkilen. Bihar, berriz, 'Pello Mari Otañoren arnasa, 1857-1910' liburua aurkeztuko dute Zizurkilen bertan, Atxulondo Kultur Etxean.

Aukera polita dugu, aste honetan ere, Zizurkila hurbildu eta hobeto ezagutzeko Errekalde baserrian jaiotako haren bizitza eta hark utzitako ondarea. Merezi du. Izan ere, Juan Mari Lekuonak ida-tzia utzi zuenez:

«Gerra-aurrean eta gerraostean, bertsozaleek buruz ikasten dute Otaño, eta erreferentzia klasiko-tzat hartzen. Eta, nabarmenago dena, Basarrik eta Uztapidek eredutzat hartzen dute Otaño, jantzia delako, ugaria, euskara garbikoa, arrazoizkoa, errespetuzkoa, garaiko eskakizunei egokituagoa. Geroztik Amuriza etorri arte, beharbada gehienik eragin duen maisua izan da Otaño bertsolaritzan».

Beste modu batean esan zuen horixe bera Manuel Uztapidek, 1962ko bertsolari-txapelketako azken saioan, Alfonso Irigoienek bertsolarientzat santu patroi bat aukeratzea eskatuta: «nere partetik Pedro Maria Otaño izan dedilla».

Haren heriotzaren mendeurrena ospatzeko, lan bikaina egin du, behin behar eta, Hernandorena Kultur Taldeak, besteak beste, aipatutako liburua onduz. Ez da atzean geratu Zizurkilgo Udala. Eta, oraindaino egindakoa burutuz, Zizurkilgo seme kutun izendatuko du Pello Mari, etzi. Ekitaldi horretan izango ditugu, Ameriketatik propio etorrita, Pello Mariren bi ondorengo ere.

Beste baterako utzi beharko dugu, noski, santu eta bertsolarien patroi izendatzea Errekaldeko izarra.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errekaldeko izarra