Xaboi tailerra eta jolas kooperatiboak bihar Belauntzako Azokan
YARZA
Larunbata, 29 urria 2022, 00:05
Urtero bezala Belauntzako udalak ganadu eta artisautza azoka antolatu du bihar iganderako. Goiz guztian artisautza produktuen azoka egongo da plaza inguruan, eta aldi berean, haurrentzako tailerrak antolatu dira. Goizeko 10:00etan haurrentzako xaboi tailerra egingo da, eta 11:30ean Tramankulu jolas kooperatiboak egongo dira haurrentzako zein gazteentzako.
Era berean, Belauntzako haurrek Gau Beltza ospatuko dute astelehenean, mozorro festarekin, eskulanekin, eta abar. Hori dela eta, azokan zehar kalabazak jasoko dituzte, astelehenean apaintzeko.