Borrar
Parte-hartzaile eta epaimahaikideak igandean Ataunen. JENTILBARATZA K. E.

Tolosa Goierri

Xabi Antzaren mondejua, XIV. Mondeju Lehiaketako garailea

J. ZABALA

ATAUN.

Astelehena, 10 azaroa 2025, 20:34

Comenta

San Martin Jaien baitan, Jentilbaratza K.E.-ak antolatuta, igandean burutu zen XIV. Mondeju Lehiaketa, herriko tradizio gastronomikoaren festa bilakatuz. Aurten zortzi lagunek hartu zuten parte, eta epaile lanetan sukaldari adituak aritu ziren: Iker Markinez (Kaxola), Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), eta herritar Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran.

Lehiaketa oso parekatua izan zen, eta aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea sekula baino handiagoa iruditu zitzaien epaileei. Azkenean, Xabi Antzaren mondejuak jaso zuen Ataungo Mondeju onenaren saria. Bigarren saria Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan zen, eta hirugarren postua Joxe Mari Barandiaranek eskuratu zuen.

Gainera, Inazio Garmendia izendatu zuten Mondeju Beltzaren Lagun, urte askotan bere harategian burututako lanarengatik. Lehiaketarekin batera, herritarrek urtero bezala mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten, eta epaileek goraipatu zuten Ataungo herritarren ahalegina jaki preziatu hau mantentzeko, gazteak eta herritarrak tradizio hau ikastera eta gordetzera animatuz. Giroa ederra izan zen, eta festaz gozatzen jarraitu zuten egun osoan zehar.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xabi Antzaren mondejua, XIV. Mondeju Lehiaketako garailea

Xabi Antzaren mondejua, XIV. Mondeju Lehiaketako garailea