Borrar

Villabona

Udaleku irekietan izena emateko epea aste honetan amaituko da

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Lunes, 19 de mayo 2025, 20:52

Ohi bezala, Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak Udaleku Irekiak antolatu ditu uztailaren 1etik 21era. HH2 eta LH6 urtera arteko haurrei zuzenduta dago ekintza, astelehenetik ostiralera egingo dena 9:30etik 13:00ak arte. Era berean, Haur Txoko zerbitzua eskainiko du goizeko 8:00etatik 9:30era gurasoen kontziliazioa errazteko.

Aurtengoan ere, adinaren arabera egitarau ezberdinak izango dituzte haurrek. Horrela, HH2 urtekoek ordu erdiko malgutasuna izango dute bai goizean sartzeko baita eguerdian ateratzeko.

Plaza mugatuak izango dira, eta Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna. Plazak baino haur gehiagok emango balute izena, zozketa bidez egingo da aukeraketa. Amasa-Villabonan erroldatuta ez dauden haurrek ere parte hartu ahal izango dute udaleku irekietan. Kasu honetan itxaron zerrenda bat sortuko da eta plaza libreak geratuz gero, parte hartzeko aukera izango dute.

Amasa-Villabonan erroldatuta dauden haurrek 89,93 euro ordaindu beharko dute matrikula egiteko, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 47,22 euro. Herrian erroldatuta ez dauden haurren kasuan, 126,18 euroko kuota ordaindu beharko dute lehen seme-alabarengatik, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 66,24 euro. Bestalde, udalerrian erroldatutakoek eta lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren bizikide-tza unitateko kideek hobariak eskatu ditzakete.

Udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek, ostiralera arte dute epea, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Izena emateko beharrezkoa izango da izen-emate orria beteta eta sinatuta aurkeztea, baita haurraren Gizarte Segurantzako txartel indibidualaren fotokopia. Hobariak eskatzeko Zerga ziurtagiria, edo ez duten kasuetan, Bizikidetza Unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hobarien eskaera orriarekin batera.

Urtero bezala, gurasoekin bilera egingo da programa aurkezteko ekainaren 19an, Gurea Antzokian, arratsaldeko 19:00etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaleku irekietan izena emateko epea aste honetan amaituko da