
Amasa-Villabona
Maila ona erakutsi zuen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan Danok DanenakSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Maila ona erakutsi zuen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan Danok DanenakGipuzkoako Eskolarteko Teknika Txapelketa hartu zuen Amasako pilotalekuak eta maila ona erakutsi zuten Danok Danena taldeko pultsulari gazteek. Lehen aldia zen Danok Danena taldeak horrelako txapelketa bat etxean antolatzen zutela, baina gustura geratu ziren egindako lanarekin.
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa Teknika mailan eta 15 eta 17 urtez azpikoetan ospatu zen, larubat goiz guztian zehar. Etxeko gaztetxoek ere hainbat mailatan irabaztea lortu zuten. Benjamin mailan, Iraitz Cortajarena izan zen txapelduna, Mia Riko bigarren eta Diego dos Santos hirugarren. Gainera, sailkapenean hurrengo postuak lortu zituzten Laia Astibia, Alba González, Ekhi Rubiños, Oxel Tolosa, Aydée Sánchez eta Amar Donfare gaztetxoek. Infantilen mailan, Ander Rodriguez bigarren izan zen eta Taha El Byad hirugarren.
Gipuzkoako Txapelketan, emakumezkoen artean, 15 urtez azpikoetan Olatz Rubiños izan zen txapelduna 53 kiloko kategorian eta Kisbel Lopez 63 kilotan. Gainera, Lopezek txapelketako markarik hoberena lortu zuen. 17 urtez azpikoetan, 53 kiloko kategorian Olatz Rubiñosek eraman zuen txapela; 58 kilokoan Isabella Gonzalezek irabazi zuen eta Mirari Maqueda bigarren; 63 kilotan Kisbel Lopez txapelduna; eta 77 kilokoan Maialen Zubeldia irabazlea eta Jisbeli Riera bigarren. Maila honetan txapelketako markarik onena Maialen Zubeldiarentzat izan zen.
Gizonezkoetan, 15 urtez azpikoen artean, 65 kiloko kategorian Eneko Mesak irabazi zuen eta Ander Rodriguez izan zen bigarren; eta 71 kilotan Joel Ropero izan zen txapeldun. Mesak txapelketako markarik hoberena lortu zuen.
Gainera, 17 urtez azpikoetan, 56 kiloko kategorian Sergio Gonzalez izan zen txapelduna; 65 kiloko kategorian Eneko Mesak irabazi zuen eta Ander Rodriguez hirugarren izan zen; 71 kilotan Unai Mesa izan zen txapeldun eta Joel Ropero bigarren; 79 klotan Mohamed Reda El Byad txapeldun; eta 98 kilotan Zigor Urretabizkaia irabazle. Txapelketako markarik hoberena Mohamed Reda El Byadek lortu zuen.
Gaur, berriz, Zarautzko Arizbatalde kiroldegian izango dira Danok Danenako kideak, Gipuzkoako Absoluto txapelketan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.