Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lorezainen konpartsarekin abiatuko dira Oinkariren 50. urteurreneko ekitaldiak. OINKARI
'Lorezainen konpartsa' aterako du Oinkarik 50. urteurrena ospatzeko

Amasa-Villabona

'Lorezainen konpartsa' aterako du Oinkarik 50. urteurrena ospatzeko

Larunban honetan goiz zein arratsalde aterako da dantzari, musikari eta pertsonaiek osatutako konpartsa herrian zehar

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:05

Oinkari Dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du aurten eta horretarako egitarau berezia antolatu du. Urte guztian zehar ekitaldi ugari egingo dituzten arren, larunbat honetan emango diete hasiera ospakizunei Lorezainen konpartsarekin.

Lehenengo ekitaldi honetan garai bateko Santio jaietan ateratzen ziren konpartsa haiek oroitu nahi izan dituzte. Larunbatean 200 persona inguruk parte hartuko dute Lorezainen Konpartsan. Dantzariekin batera, txaranga, danborrada eta pertsonaiak egongo dira herriko kaleetan zehar goiz zein arratsalde.

Konpartsa Txermingo ikastolatik abiatuko da 11:00etan goizeko kalejiran. Iru Aldetaraino joango dira eta bertan dantzatzeko geldiunea egingo dute. Ondoren, ibilbidea jarraituko dute eta beste bost geldialdi egingo dituzte dantzatzeko: Malkar Plaza, Zahar Egoitza eta Remi ibilbidea. Tartean Zahar Egoitz eta Jubilatuen egoitzatik ere igaroko dira.

Kalejira Txermingo ikastolan amaituko dute eta bertan bazkari herrikoia egingo dute. Arratsaldean berriro aterako dira ikastolatik eta emanaldi nagusia eskainiko dute. Hala ere, aurretik kalejira egingo dute, kasu honetan ordu erdi ingurukoa eta dantzatzeko geldiunerik gabekoa: Txermingo ikastolatik Iru Aldetara, handik Kale Berritik barrena Zentrora, segidan kale Nagusitik barrena plazara. Bertan eskainiko dute emanaldi nagusia eta, ondoren, kalejiran itzuliko dira Txerminera Kale Nagusitik barrena.

Lorezainen konpartsa Donostiko inauteriei lotutako ikuskizuna da. 1818an sortu zen, landareei eta barazkiei omenaldia egiten zieten lorezain eta nekazari talde baten irudikapena eginez, hain zuzen. Gerora, 1850etik aurrera konpartsaren errepresentazioan kontzeptu mitologikoa sartu zen eta landa eta loreei omenaldia izan beharrean, Flora jainkosari omenaldia bezala enfokatzen hasi zen.

Kontzertuak

Loatzo Musika Eskolako bandak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Gurea Antzokian. Emanaldia 18:30ean hasiko da, sarrera irekiarekin.

Bertan estilo ezberdinetako abestiak eta hainbat instrumentu solisten berezitasuna entzuteko aukera egongo da. Gainera, musika eskolako oskrestrarekin ere joko dute abesti batean eta musika tailerreko ikasle batzuk ere parte hartuko dute.

Gauean, aldiz, kontzertuak egongo dira Aljibean. 22:30ean hasita, 'Chulería Joder!' eta Tobogán taldeen emanaldia izango dira. Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lorezainen konpartsa' aterako du Oinkarik 50. urteurrena ospatzeko