Villabona
Larrartek eta Erasunek jokatu dute gaur goizean Euskal Herriko Kluben arteko finalaSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Larrartek eta Erasunek jokatu dute gaur goizean Euskal Herriko Kluben arteko finalaAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Viernes, 7 de marzo 2025, 20:25
Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur goizean Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Jaialdia 11:30ean hasiko da, eta Behar Zana elkarteko Miren Larrartek eta Itxaso Erasunek osatutako bikoteak Lea Ibarrako Adai eta Gaminderen aurka jokatuko du ohorezko mailan.
Finala, berriz, Euskadiko Federazioko Facebook kontutik eta Behar Zanako kontutik ikusi ahal izango da zuzenean.
Bigarren partida izango da. Aurretik, Emakumeen Euskal Ligako gazteen mailako finala joatuko dute, Olalde elkarteko In-saustu-Betegi eta Zaramagako Lopez de Okarizen eta Merinoren artean.
Era beran, gaur, Uxue Etxarrik eta Maddi Lasak Euskal Herriko irekiko finala jokatuko dute Mallabian hirugarren mailan paletaz, Errekaleor taldeko Azpeitiaren eta Mesanzaren aurka. Gainera, Joanes Cestauk Zizurko lau t'erdiko finala jokatuko du nagusi mailan. Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskuz Banakako Trinketeko finalak jokatuko dira, eta kadete eta jubenil mailan, guztiak Behar Zana taldeko pilotariak izango dira Irurako Ametsa trinketean. Kadetetan Imanol Zufiriak Xuban Illarramendiren aurka jokatuko du, eta jubeniletan Adur Otaegik Inhar Iparragirreren aurka.
Datorren asteartean, martxoaren 11n, 'Reas' dokumentala proiektatuko dute Gurea antzokian. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Dokumentalak Argentinako kartzela ezberdinetan atxilotuta egon ziren emakume eta trans pertsonak ditu protagonista. Orain abandonatuta dagoen Caseroseko kartzela ohian, urteetan askatasunik gabe egon ziren pertsonek beren iraganeko bizitzaren eszenak berreraikitzen dituzte eta beren etorkizuneko bizitza imajinatzen dute musikal baten forman, non beraiek abesten, dantzatzen eta antzezten duten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.