
Amasa-Villabona
Behar Zanako pilotariek maila ona erakutsi dute azken txapelketetanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Behar Zanako pilotariek maila ona erakutsi dute azken txapelketetanBehar Zana pilota elkarteko pilotariek emaitza bikainak lortu dituzte azken jardunaldian. Hainbat finaletara iritsi dira eta zazpietan lortu dute txapela janztea. Gipuzkoatik harago, «Euskal Herrian ere maila oso ona» ematen ari dela azpimarratu dute klubetik. «Neska zein mutiletan parte hartze handia dugu, eta emaitzak ere bikainak izaten ari dira».
Horrela, Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, Eizagirre txapeldun izan zen infantil mailan eta Illarramendi, berriz, kadete bigarren mailan. Lehiaketa berean, Otaegi azpitxapeldun izan zen lehenengo mailako kadeteen finala jokatu ondoren. Binaka, azpitxapeldun izan ziren baita ere kadete mailan Caballero eta Otaegi. Bikoteak, hala ere, txapela ere jantzi du, Euskal Herriko Kluben Txapelketan eskuz binaka, Leitzako Aurrera taldeko Bidart eta Alkortari 22-10 irabazita. Lander Caballerok Eple talde errenteriarretik utzita jokatu zuen.
Nagusien kategorian, aldiz, lehenengo mailan azpitxapeldun geratu ziren eta ohorezko mailarako plaza eskuratu zuten. Emakumezkoetan, Arrillaga eta Erasunek Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten nagusien mailan. Eskuz banaka, aldiz, finalerdia galdu zuen Olasagastik 22-21 Zazpiturriko Gorostidiren aurka.
Gipuzkoako Eskuz Banakako Trinkete Txapelketaren baitan ere bi txapel lortu zituzten Behar Zanako kideek. Imanol Zufiria kadeteen mailan gailendu zen, eta Aduer Otaegi jubeniletan. Kasu honetan, gainera, taldekideak izan zituzten aurkari eta azpitxapeldun: Xuban Illarramendi kadeteetan eta Inhar Iparragirre jubeniletan.
Txapelketa pribatuei dagokionez, Joanes Cestau, berriz, Zizurko Lau T'erdiko Txapelketa irabazi zuen nagusien mailan, 18-4 emaitzarekin Larraungo Eguskiza irabazi ondoren.
Emakumezkoetan, berriz, Uxue Etxarrik eta Maddi Lasak Euskal Herriko Paleta Irekiko txapeldun izendatu ziren hirugarren mailan. Biak jubenilak dira, lehen urtekoak, eta Gasteizko Errekaleor taldeko bikotearen aurka irabazi zuten. Bestalde, Miren Larrarte eta Itxaso Erasun, Euskal Herriko Kluben Txapelketako finala galdu zuten Lea Ibarra taldeko Amaia Aldai eta Enara Gaminderen aurka.
Gainera, Behar Zana Angeluko Pilotari Ttipi topaketan izan zen. 33 urte dira jada Iparraldeko hainbat talderekin batera parte hartzera gonbidatzen dutena, Hegoaldeko talde bakarra izanik. Oraingoan, pilotarekiko maitasuna elkarbanatu zuten Spuc pilota (Senpere), Sarako izarra (Sara),
Noizbait (Hazparne), Abarratia (Donoztiri, Izturitze, Aiherra), Lau Herri (Arrangoitze), Hardoytarrak (Angelu), eta Aviron Bayonnais (Baiona) taldeko pilotari gaztetxoekin batera.
Datozen asteetan pasakako txapelketa jokatuko dute. Aurtengoan parte hartzaileen % 60 baino gehiago izango dira Behar Zanako pilotariak. Klubeko ordezkariak harro daude taldekideek lortutako emaitzekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Un anciano tira por la ventana 1.800 euros en Aranda
BURGOSconecta
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.