Villabona
Behar Zanako pilotariak dozena bat finaletan egongo dira asteburu honetanBeste hainbeste finalerdi ere jokatuko dituzte, bai lehiaketa prubliko zein pribatuetan
Amaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Viernes, 13 de junio 2025, 20:27
Behar Zana taldeko pilotariak eguneroko lanaren fruituak jasotzen ari dira. Asteburu honetan hamabi finaletan egongo dira eta beste 13 finalerdi ere jokatuko dituzte.
Gipuzkoako txapelketari dagokionean, aste honetako ia final guztietan egongo da taldeko ordezkari bat. Gipuzkoako 4 terdikoan, nagusien 2. mailan Iñaki Lizaso finalean izango da; 1. mailan Joanes Cestau iritsi da; jubenilen 2. mailan Unai Zufiriak jokatuko du eta 3. mailan Aitor Larrartek; eta kadete 3. mailan, Oier Elolak jokatuko du finala. Era berean, gutxigatik finaletik kanpora geratu zen Otaegi, finalerdia galdu ondoren.
Gainera, berezkoetan, errendimenduko pilotari onenen artean Beñat Eizagirrek finala jokatuko du. Partidua, kasu honetan, Amasan izango da gur 16:00etatik aurrera. Binaka Udaberri sarian, 2.mailan Ezkioga-Barriolak finala jokatuko dute. Alebin mailan, berriz, Etxarri finalerdietan kanporatua izan zen.
Trinketeko Euskal Ligari dagokionean, gazte mailan Inhar Iparragirrek saio bikoitza egingo du: eskuz banaka jokatu lehenengo eta ondoren binaka Peru Cestaurekin batera. Unai Zufiria eta Eñaut Oñateren aurka lehiatuko dira. Xarez, berriz, Euskal Ligan maila nagusian Joxi eta Xuban Lopetegik finala jokatuko dute Irurako trinketean bihar igandearekin, 11:00etan .
Txapelketa pribatuetan, Andoni Olasagasti Irurtzunen jokatuko du finala Villanuevarekin. Bestetik, nagusien emakumezkoen mailan finalerdia Behar Zanako Miriam Arrillagak eta Miren Larrartek elkarren artean jokatuko dute. Partidua gaur 12:00etan hasiko da Amasako pilotalekuan. Itxaso Erasunek Maddalen Etxegarairi 22-13 irabazi zion eta, beraz, finala Behar Zanakoen artean izango da maila gorenean.
Finalerdi gehiago ere jokatuko dituzte txapelketa pribatuetan, Txukun Lakuan taldekakoan, Txumuluxuetaren aurka arituko dira elkarteko pilotariak. Ataria txapelketako finalerdiak ere jokatuko dira eta, azkenik, Mendialdean, kadete hirugarren mailan Elolak jokatuko du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.