Borrar

Villabona

Behar Zana Laguna kanpaina sortu dute herriko pilota eta komertzioa sustatzeko

Lagun egiten direnek hainbat abantaila jasoko dituzte, besteak beste, dendetarako erosketa-txartelak

A. N.

AMASA-VILLABONA.

Osteguna, 16 urria 2025, 20:21

Comenta

Herriko pilota harrobia bultzatzeko Behar Zana laguna egitasmoa sortu du Behar Zana Pilota Taldeak. Aldi berean, herriko komertzioa sustatu nahi dute. Egitasmoarekin bat egiten dutenek bazkide-txartel bat jasoko dute eta, horrekin, urtean zehar hainbat promozioetan parte hartuko dute.

Behar Zana Laguna txartelak 50 euroko prezioa du. Horren trukean, bazkide egiten direnek Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo dendetan erabiltzeko erosketa txartelak jasoko dituzte, 10 euroko 4 txarteletan. Egitasmoarekin bat egin duten komertzioek 'Behar Zana Laguna' irudi bereizgarria edukiko dute lehio edo atean jarrita.

Gainera, 2026rako Behar Zana pilota taldeak aterako duen egutegia doan jasoko dute eta uztailaren 26an jokatuko den eskuz binaka elite mailako Santioetako Nagusi mailako - Antton Pebet memorialeko sarrera ere doan izango dute. Era berean, Lagun egiten diren guztien artean datorren urtean zehar hilero bi bazkari edo afari zozketatuko dituzte.

Behar Zana Laguna egiteko labur.eus/beharzanalaguna_eskaera helbidean dagoen galdetegia azaroaren 10a baino lehen. Zalantzak argitzeko beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Ekinart azokan izen-ematea

Ekinart Villabonako artisau eta sortzaile elkarteak Azoka berezia antolatu du. Azaroaren 1ean ospatuko dute Amasako frontoian eta parte hartu nahi dutenek izena emateko epea irekita dute urriaren 20ra, ostegunera, bitartean.

Horretarako, mezua bidali beharko dute ekinartelkartea@gmail.com helbide elektronikora adieraziz beren izen-abizenak, markaren izena, sare sozialetako esteka, kontakturako mugikorra, ekoizten den produktu mota, eta herria. Jasotako eskaera guztiak baloratu eta frontoiko edukieraren arabera moldatu ondoren, azokan parte hartzea urriaren 24an baieztatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Behar Zana Laguna kanpaina sortu dute herriko pilota eta komertzioa sustatzeko