Borrar

Villabona

Ate irekiak antolatu ditu Behar Zana pilota taldeak datorren asterako

Era berean, pilota eskolako matrikulazioa ere ireki dute dagoeneko, eskuz, joko-garbian, errebotean edo paletan jokatzen ikasteko

Amaia Núñez

amasa-Villabona.

Asteazkena, 27 abuztua 2025, 20:48

Comenta

Pilota haur eta gaztetxoei ezagutzera emateko Ate irekiak antolatu ditu Behar Zana Pilota taldeak datorren asterako. Jardunaldiak pilota eskolako kide ez diren aurrebenjamin eta benjamin mailakoei zuzenduta daude.

Datorren astelehenetik ostegunera, irailaren 1etik 4raegunero bi saio egingo dira Villabonako Bear Zana frontoian. 16:00etan aurrebenjamientzako ekin-tzak antolatuko dira, hau da, 2018 eta 2019an jaiotakoentzat, eta 17:00etan benjaminentzat hasiko da, 2016-2017an jaiotakoak. Ate irekietan parte hartu nahi dutenek adierazitako orduetan pilotalekuan agertzearekin nahikoa izango da. Ordubete inguruko saioak izango dira.

Matrikulazioa irekita

Era berean, Behar Zana Pilota eskolak ikasturte honetarako matrikulazioa irekita du dagoeneko. Benjamin, alebin zein beste edozein mailatako neska-mutilek izena eman dezakete beharzana.eus webgunearen bidez edota sare sozialetan elkarbanatu duten estekan.

Eskuz, joko-garbian, errebotean edota paletan jokatzen ikasi dezakete. Ikasturtea irailaren 8ko astean hasiko da. Informazio gehiagorako elkartearn webgunea kontsultatu beharko dira maila bakoitzeko ordutegi zeha-tzak.

Odol emaileak

Odol Emaileen Amasa-Villabonako delegazioak hitzordua antolatu du ostiral honetarako, abuztuaren 26rako. Odol-emateak Gurea zineko erakusketa aretoan egingo dira, 16:30etik 20:30era. Joan nahi dutenei ostiral goizean hitzordua hartzea gomendatzen dute, 943 007 885 telefono-zenbakira deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ate irekiak antolatu ditu Behar Zana pilota taldeak datorren asterako