Borrar
Jon Aldaia eta Amaia Arranzek zuzendu zuten iaz indusketa kanpaina. A. NÚÑEZ
Aranerreka bailara, Burdin Aro eta Erromatar garaitik okupatua

Villabona

Aranerreka bailara, Burdin Aro eta Erromatar garaitik okupatua

Aranzadi Zientzia Elkarteko Jon Aldaia ikerlariak iaz egindako indusketen emaitzak ezagutzera eman zituen Subijanako hitzaldian

Amaia Núñez

Amasa-villabona.

Sábado, 12 de abril 2025

Oria bailarako hutsune arkeologikoa ezaguna izan da hamarkada luzez, baina pixkanaka argi izpiak iristen ari dira. Erantzun bat bilatu nahian, eskualdean egitasmo berezia hasi zuen Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia departamentuak. Duela bi urte hainbat zundaketa egin zituzten, eta, lortutako emaitzekin, iaz Aranerreka bailaran aritu ziren lanean. Emaitza argigarriak lortu zituzten, Burdin Aroko zein Erromatar garaiko aztarnak aurkitu baitzituzten, Jon Aldaia ikerlariak Subijana etxean eman zuen 'Amasako historian barrena: Burdin Arotik Erdi Arora, Aranerrekako harpean azaldu zuenez.

Lehengo urtean Aranerreka erreka ondoko harpe batean eta Garmendiko kobazuloan egin zuten indusketa, Jon Aldaia eta Amaia Arranz historialariek, Aranzadiko kideekin eta Amasako hainbat herritarren laguntzarekin. Harpean lehenengo kanpainan topatutako sutondo baten inguruan lan egin zuten. Aurreko urtean Burdin Aroko jeruza bat topatu zuten eta, beraz, sutondoaren maila, milaka urte batzuk zaharragoa izan daiteke. Hezurrak eta eskuz egindako zeramika zatiak agertu ziren. Karbono-14 datazioa egingo diete aztarnei, baina emaitzak jaso bitartean, erromatarren okupazioaren hipotesia dute Aldaia eta Arranzek.

Gainera, Burdin Aroko mailari dagokionez, ongi egituratutako etxebizitza bat aurkitu zuten. Harpean bizi edo egonaldia egiten zutenek harri blokeen bidez mugatuta zuten sutondoa eta eskuz egindako zeramikazko eltze handi bat zuten, topatu zituzten zatiek adierazten dutenez.

Jasotako aztarnetako batzuk karbono-14 bidez datatuko dituzte okupazioaren garaia zehazteko

Harpearen ondoren, Garmendi kobazuloan jarraitu zuen indusketa kanpainak. Honetan ere lan eremua zabaldu egin zuten. Lauzaz egokitutako lurzorua azaleratu zuten eta, bertan, ikatza, hezurrak eta erretako zerealen aztarnak aurkitu zituzten. Eremuaren okupazio datak jakiteko, karbono-14 bidez datatuko dute aztarnetako bat. Historialariek Burdin Aroa eta Erromatar Garaiaren artean kokatzen dute kobazulo honetako giza-okupazioa, duela 2.000 urte inguruan.

Lortutako emaitzak «positiboak» direla aitortu zuten eta indusketa kanpainekin aurrera jarraitzeko asmoa azaldu zuen. Izan ere, azken bi urteetako lanari esker Amasako inguruak aurrehistoriatik okupatuak izan direla baieztatu dute. Induskatutako bi guneetan lurzorua harriz egokitu zutela aurkitu zuten, garaiko beste aztarnategitatik ezberdintzen dituena. Egokitzapen hau bai harpeak bai kobazuloak duten hezetasunari aurre egiteko izan zitekeela dute hiposegi bezala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aranerreka bailara, Burdin Aro eta Erromatar garaitik okupatua