Villabona
'Aniztasunak' erakusketa inaguratuko da bihar Gureako erakusketa gelanDivinas talde nigeriarrak parte hartuko du eskultura eta pintura erakusketaren irekiera ekitaldian
Amaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Asteazkena, 13 martxoa 2024, 20:55
Bihar 'Aniztasunak' eskultura eta pintura erakusketa irekiko da Villabonako Gurea antzokian 19:00etan. Inaugurazio ekitaldian Divinas talde nigeriarrak ikuskizuna eskainiko du eta, jarraian, lunch afrikarra egongo da.
Jatorri anitzetako artisten obrak egongo dira ikusgai an- tzokiko erakusketa gelan: Uxue Lasa, Angel Navas, Jon Iñaki Ormazabal, Ramon Balerdi, Elena Arrese, Paz Treuquil, Kristoren Gorputza, David Ugowe, Cuichán, Arantza Orbegozo, Idoia Elosegi, Arantxa Minuta eta Héctor Luna. Artearen bidez aniztasuna erakutsi eta egungo gizartean pertsona askok bizitako esperientziei lekua ematea du helburu erakusketa ibiltariak.
Otsailean Tolosako Aranburu Jauregian egon zen ikusgai eta Gureako erakusketa aretoan martxoaren 27ra arte izango da, astelehenetik ostiralera egongo da irekita arratsaldeko 18:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 11:30etik 14:00etara.