Borrar

Villabona

Amasamendira martxa igandean, poligono eoliko proiektua ezagutzeko

A. N.

amasa-villabona.

Osteguna, 2 urria 2025, 20:12

Comenta

Amasamendi Bizirik plataformak egitasmo berriak antolatu ditu herrirako aurkeztu zen proiektu eolikoa gelditzeko. Iganderako Amasamendira ibilaldia antolatu dute. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte eta ingurunean izango lukeen eragina. Ibilaldia Amasako plazatik abiatuko da 9:00etan eta herritar guztiei egongo da irekita.

Era berean, Amasamendin poligono eolikoa eraikitzeko proiektuaren aurkako 1548 sinadura aurkeztu zituen Amasamendi Bizirik plataformak Amasa-Villabonako Udaletxean abuztuaren hasieran. Proiektua bertan behera uztea eta Premier Group enpresarekin harremanak etetea eskatzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amasamendira martxa igandean, poligono eoliko proiektua ezagutzeko