Borrar

Tolosa Goierri

'Udazkeneko koloreak' ipuin musikatua eskainiko dute larunbatean

A. N.

Alkiza.

Astelehena, 10 azaroa 2025, 20:34

Comenta

Azaroko kultur egitarauaren baitan, Susana Cencillo akordeoi joleak 'Udazkeneko koloreak' ipuin musikatua eskainiko du larunbat honetan. Udazkeneko soinu eta koloreak ditu oinarri emanaldiak. Helburu nagusia naturarekiko eta ingurunearekiko kontzientzia piztea da, horretarako naturaren soinuak, koloreak eta ukimena ardatz hartuta.

Saioa salto gelan izango da, 17:00etan, 2 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Haurrak guraso batez lagunduta egon beharko dira. Joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera edo 688 604 466 telefono-zenbakira idatzita. Gehienez, 10 pertsonako taldea osatuko da eta, gehiagok izena ematen badute, bigarren saio bat egingo da arratsaldeko 17:45ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Udazkeneko koloreak' ipuin musikatua eskainiko dute larunbatean