Tolosa Goierri
Udazken kulturala zabala martxan ostiraletik aurreraJ. Z.
Zerain.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:08
Udazken kulturala abian da. Azaroaren 21ean Kultur Etxean 'Herri txikiak aurrera begira. Geroa auzolanetik' liburuaren aurkezpena izango da, Ion Muñoa eta Andoni Eizagirrek parte hartuta. Azaroaren 30ean, 12:00etan, ZerainLabek bere 10. urteurreneko bilera egingo du Kultur Etxean, eta 14:00etan Mandion Euskararen Eguna ospatuko dute bazkari eta bertso saioarekin; izena azaroaren 26ra arte eman daiteke. Abenduaren 12an, 18:30ean, Segurako erraldoien emanaldia egingo da Herriko Plazan, eguraldi txarra egonez gero frontoian; herritarrei lepoko morea janzteko gomendatu zaie.