Tolosa Goierri
Udalbatzak Hirigintza Plan Orokorra onartu zuen azlen ohiko bilkuranHAPOan aurreikusitako etxebizitzak eraiki ahal izateko lursailak erosteko akordioa lortu du udalbatzak
Amaia Núñez
ALKIZA.
Astelehena, 1 abendua 2025, 20:30
Azaroko ohiko udal plenoan hirigintza antolaketaren inguruko bi gai landu zituen udalbatzak. Alde batetik, Hirigintza Plan Orokorrari behin-behineko onarpena eman zitzaion.
Udalbatzak ahobatez babestu zuen Alkizako etorkizun urbanistikoaren oinarriak ezarriko dituen dokumentu estrategikoa. Plana egiterakoan helburuetako bat izan da herriaren garapen ordenatu eta jasangarria bermatzea.
Lursailen erosketa
Bestalde, Hirigintza Plan Orokorrean etxebizitza berriak eraikitzea aurreikusten da. Gaur egun jurjabe pribatuen esku daude lursail horiek eta lur-eskualdaketaren inguruan aurrerapausoak eman ziren. Horrela, Udalak herriko lau lur-jabe pribatuekin akordio batera iristea lortu du eta plenoan lur horiek erostea onartu zuen udalbatzak. Era berean, Udaletik adierazi dutenez, «emandako urratsa oso garrantzitsua da etxebizitza beharrari erantzuteko egin beharreko proiektuak gauzatzeko bidean aurrera egiteko»,