Tolosa Goierri
Udala aparkaleku berri bat egokitzen hasi da hilerri inguruanJ. Z.
zaldibia.
Asteartea, 2 abendua 2025, 20:18
Udalak joan den ostegunean ekin zien hilerriaren inguruan aparkaleku gune berri bat egokitzeko lanei. Kokagunea hilerrirako bidean izango da, hondakinen etxolaren ondoko eremuan, eta aurreikuspenen arabera, jardunak aste honetan bertan bukatuko dira.
Udalak azaldu duenez, hilerri inguruan disuasio aparkaleku txiki bat sortzeko ideia aspaldikoa da. Oraingoan, obra xume bati ekitea erabaki dute, inguruaren izaera errespetatzea helburu. Zorua todo-uno moduko materialez estaliko da.
Aparkaleku berriak hainbat herritarren beharrizanak erraztu nahi ditu. Udalak adierazi du Mendiondo etxea eta Lizardi kaleen arteko auzotarrei 'bizitza errazteko' egokitu dutela espazioa. Horrez gain, Arruegiko baserrietatik herrira hurbiltzen direnentzat baliagarria izango dela iritzi dute ere.