Tolosa Goierri
'Txillarreko sukaldaria' dokumentala eta liburuaren aurkezpenaA. N.
lizartza.
Asteartea, 21 urria 2025, 20:32
'Txillarreko sukaldaria' proiektua aurkeztuko da ostiralean Udaletxean. Elgoibarko Txillarre baserriko Pello Rubiok Euskadiko Alderdi Sozialistako eta esker aber- tzaleko ordezkarien topaketak bideratzeko egindako lana du ardatz. Dokumentala eta liburua argitaratu dituzte Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martinek. Ostiralean, 19:00etatik aurrera, dokumentalaren emanaldia egingo da eta liburua aurkeztuko dute.
Inauteri dantzak
Ikasturte honetarako Lizar-tzako inauteri dantzen ikastaroa antolatu du Otsolar dantza taldeak. Eskolak ostiraletan izango dira, arratsaldez, 16:15etan hasita Gunean, doan. Zortzi urtetik aurrerako haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Lehen eguna urriaren 24a, ostirala, izango da.