Borrar
Kanpaina honen kartela.

Tolosa

Euskara sustatzeko kanpaina Tolosaldeko okindegietan

Pausoak eman dituzte okindegiek, eta orain sozializatzeko opari-txartelak zozketatuko dituzte bezeroen artean igandera arte

JUANMA GOÑI

TOLOSA.

Asteartea, 25 azaroa 2025

Comenta

Euskararen erabilera areagotzea helburu duen 'Puntu-puntuan zaude, atera labetik!' kanpaina sustatu du Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkarteak, Udaleko euskara zerbitzuekin eta UEMArekin elkarlanean. Bertan, Alegiako, Amasa-Villabonako, Anoetako, Asteasuko, Ibarrako, Irurako, Tolosako eta Zizurkilgo 37 okindegik eta gozotegik hartu dute parte.

Kanpainaren helburu nagusia da parte hartuko duten okindegien eta gozotegien hizkuntza paisaian euskararen presentzia areagotzea. Horrekin batera, bezeroak euskara lasai erabiltzera erebultzatu nahi dute; hortik, kanpainaren leloa. Horretarako, eta bidea egiten laguntzeko, merkatari bakoitzarekin banakako lana egin eta bakoitzaren errealitatearen arabera, eman beharreko pausoak aztertu eta proposatu dituzte. Horri esker, saltokietan erabiltzen diren etiketak eta bestelako idatziak euskaraz egongo direla bermatzeko lan egin da. Egindako aldaketak bistaratzeko, eta aurrerantzean gehiago egingod ituztelajakinarazteko, azaroaren 30era okindegietako produktu nagusia zozketatuko da egunero bezeroen artean.

Okindegi eta gozotegi bakoitzak doako bi ogi banatuko ditu erosleen artean zozketa-txartelen bitartez.

Kanpaina ikusarazi eta herritarrak informatzeko, promoziorako bideo bat ere zabaltzen ari da zinema aretoetan eta sare sozialetan. Kanpainarekin, herriko saltokiek eta kasu honetan okindegiek eta gozotegiek gure herriaren garapenean duten eragina nabarmendu nahi da, euskararen erabileran ematen ari diren pausuak txalotzeko. Saltokiei bezalaxe orain herritarrei dagokie eguneroko praktiken bitartez gertuko saltokietan ere euskara balioan jartzea.

Kanpainak Tolosaldeko eskualdeko udalen, merkatari elkarteen, Gipuzkoa Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du. «Eguneroko erosketak euskaraz egin ahal izateak, euskara paisaia linguistikoan ikusteak, balioan jartzen du gure hizkuntza», diote Galtzaunditik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara sustatzeko kanpaina Tolosaldeko okindegietan

Euskara sustatzeko kanpaina Tolosaldeko okindegietan