Borrar
Festa giroa Tolosan Korrikarekin

Ver 37 fotos

Festa giroa Tolosan Korrikarekin Royo

Tolosa, Korrika festa izan da

Ikaztegietatik sartu da lehenengoz Korrika Tolosaldera eta herriz-herri ibili da Adunara iritsi bitartean

Juanma Goñi y Amaia Nuñez

Sábado, 23 de marzo 2024, 15:05

Ikaztegietatik sartu da lehenengoz Korrika Tolosaldera eta herriz-herri ibili da Adunara iritsi bitartean. Jende ugari batu da herri guztietan Korrikara. Ikaztegietan Euskal Artzain Txakurren elkarteko kideak atera dira bidera, txakurrekin batera eta Alegian, Iñaki Artolak eraman du testigua, baita Joandegitegirrek ere. Bidegorritik iritsi da lasai-lasai Tolosara.

Festa giroan pasa da Korrika Tolosatik. Herrian eragile, elkarte eta norbanako askok egingo dute bat euskararen aldeko ekimenarekin. Guztira bederatzi kilometroko ibilbidea egin du Korrikak herrian barrena, 2438. kilometrotik 2447.era. Artzabaltzatik sartu da Tolosan, ondoren Ibarrarra abiatu da eta berriro Tolosan sartu, San Frantzisko pasealekutik, Enperadore kalea eta Belate pasealekuara. Anoetarako bidea hartu du handik.

Tolosako Udalak ere bat egin du Korrikarekin, eta 2445. kilometroa babestu du, Enperadore kaletik Belatera bitartekoa, hain zuzen. Udaleko langileek eta Aitzol Udal Euskaltegiko ikasleek eta irakasleek ere erosi dute kilometro bana, bi kasuetan, norbanako bakoitzak jarritako diruarekin.

Korrika euskararen aldeko festa erraldoi eta garrantzitsua da bere horretan, baina jai giroa are gehiago hauspotzeko ekintza gehiago izan dira Tolosa, Udalak, AEK-k, Galtzaundi Euskara Taldeak, herriko hiru ikastetxek (Samaniego, Laskorain eta Herrikide), Udaberri Dantza Taldeak eta Katxiporreta pailazo-taldeak elkarlanean antolatuta. Larunbata izanik, gainera, Azoka ere izan da, eta, hortaz, giro paregabea egon da. Pailazoak, txarangak, Tolosa Kantari, poteo musikatua, Udaberrik antolatutako erromeria…. Korrika jaia erraldoia izan da Tolosan, dudarik gabe.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tolosa, Korrika festa izan da