Borrar

Tolosa Goierri

Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa abian

Gaia librea da parte hatzaile guztientzat eta maila bakoitzeko bi sari emango dira

Amaia Núñez

ZIZURKIL.

Asteazkena, 22 urria 2025, 20:08

Comenta

Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketaren XXIV. edizioa antolatu dute aurten ere euskaraz idazteko ohitura sustatzeko helburuarekin. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute. Aurkezten diren lanek egile bakarra izan beharko dute eta parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lehiaketa adinaren mailako bost mailatan banatuta egongo da: A maila 2017-2019 urteen artean jaiotakoekin, B maila 2014-2016 urteen artekoekin, C maila 2012-2013ekoekin, D maila 2009-2011koekin eta E maila 2008etik atzera jaiotakoekin. Guztien-tzako gaia librea izango da eta euskaraz idatzita egon beharko dute lan guztiak.

Mailaren arabera, lanen luzera ezberdina izango da: A mailakoek orrialde bateko ipuina aurkeztu beharko dute, B mailakoek bi orrialde, C mailakoek gehienez lau orrialde, D mailakoek hiru eta zortzi artean eta E mailakoek bostetik hamabi orrialdera. Maila bakoitzean lehenengo bi lan sailkatuek jasoko dute saria. Kasu guztietan DIN A-4 neurriko paperan eta ordenagailuz idatzita egon beharko dira.

Parte hartzeko lan bakoitzaren bi kopia entregatu beharko dira azaroaren 17a baino lehen Zizurkilgo udaletxean edo Udal Bulegoetan, 14:00ak bain lehen. Izenburuaren ondoan egilearen izengoitia eta adina jarri beharko dira. Lanarekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztuko da eta horren barnean adierazi beharko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina; eta kanpoaldean lanaren izenburua eta egilearen adina soilik agertu beharko dira.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 19an egingo da. Epaimahaia aditu talde batek osatuko du, Zizurkilgo Udaleko ordezkati batekin eta idazkari batekin batera. Lan sarituak udaletxearen esku geratuko dira.

Sendabelar tailerra

Garbiñe Larreak sendabelarren tailerra emango du Iriarten azaroaren 19an, asteazkena. Joan nahi dutenentzako izena ematea irekita dago udal-bulegoan. Ikastaroak euroko prezioa du eta gehienez ere 30 pertsonako taldea osatuko da. Bertan, udazkenean egin beharreko zainketa eta negurako prestaketak azalduko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketa abian