Tolosa Goierri
Sexualitateari buruzko saioak gazteentzat datozen egunetanDoako bi tailer eskainiko dira hurrengo bi ostiraletan, urriaren 24an eta 31n, nerabeei zuzenduta
J. Z.
zegama.
Asteartea, 21 urria 2025, 20:32
TREBA Nerabeak egitasmoa martxan izango da datozen egunetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean antolatutako doako prestakuntza-eskaintza. Programa hau lehen aldiz jarri da martxan aurtengo ikasturtean, eta 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago, ahalduntzea, bizi-kalitatea eta aukera pertsonalak sustatzeko helburuarekin. Zegamako gazteek bi saio izango dituzte parte hartzeko aukera. Lehenengo saioa 'Sexualitatea: oinarrizko ikastaroa' izango da, eta bigarrena 'Sexualitatea: gorputza eta harremanak' izeneko tailerra. Biak urriaren 24an eta 31n egingo dira, ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara, eta Ageda Blasco trebatzaileak gidatuko ditu.
Izena emateko epea gaurko egunez amaituko da. Parte-hartzaileek izena eman dezakete WhatsAppez 690 26 48 43 zenbakira (Aitzol edo Ainitze) idatzita, edo zuzenean Gaztelekura gerturatuta. Plaza mugatuak direnez, interesa duten gazteei ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen zaie.
TREBA Nerabeak programaren helburua Gipuzkoako herrietako nerabeei bizitzarako tresnak eskaintzea da, hezkuntza, emozioak eta harremanak bezalako arloetan hazteko eta indartzeko espazio seguruak sortuz.