Borrar
San Gregorioko urbideko zabor gunea, hainbat poltsa eta zorro lekuz kanpo dituela. Udala

Ataun

Sasieta Mankomunitateak birziklapena hobetzeko kanpaina jarri du martxan

Egitasmoak herritarren ohiturak sendotu eta hondakinen kudeaketa eraginkorragoa sustatu nahi du, birziklapenean salto bat emateko asmoz

Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:32

Comenta

Sasieta Mankomunitateak kanpaina berezi bat jarri du martxan hondakinen kudeaketa hobetzeko eta birziklapenaren kalitatea areagotzeko helburuarekin. Azken urteotan birziklapen tasa orokorra igo den arren, Mankomunitateak ohartarazi du oraindik ere edukiontzietan hondakin desegokiak agertzen direla, eta horrek birziklapen-prozesua zailtzen duela. Horregatik, ekimen honek bi norabide ditu: alde batetik, herritarrek hondakinak modu egokian bereiztea bermatu nahi du, eta bestetik, ingurumenarekiko jarrera arduratsua sustatu nahi du eguneroko ohituretan.

Kontrola eta heziketa, eskutik

Kanpaina berriaren baitan, Sasieta Mankomunitateak iragarri du edukiontzien erabileraren gaineko kontrolak handituko direla datozen asteetan. Edukiontzi desegokietan hondakinak uzten dituzten herritarrei isunak ezarriko zaizkie, arau-hauste mailaren arabera. Lehenengo kasuetan 90 euro inguruko zigorra aurreikusi da, eta portaera errepikatzen bada, isuna 450 eurora igo daiteke.

Mankomunitateko arduradunen esanetan, neurri hauek ez dute izaera zigortzailea izan nahi, baizik eta ohitura onak sendotzeko tresna gisa ulertu behar dira. Edukiontzi okerrean botatako hondakin bakar batek birziklapen-prozesu osoa kaltetu dezakeela azpimarratu dute, eta, ondorioz, herritar guztien lana eta ahalegina alferrik galtzeko arriskua dagoela.

Kanpaina ez da kontrol hutsean oinarrituko. Sasietak uste du prebentzioa eta heziketa direla emaitza iraunkorrak lortzeko gakoak, eta horregatik hainbat jarduera burutzen ari dira Ataunen. Herriko edukiontzietan ohartarazpen-eranskailuak jarri dira, kolore eta mezu argiekin, hondakin bakoitza non utzi behar den gogorarazteko. Gainera, etxe atarietan informazio orriak jarri dira, herritarrek argi izan dezaten zein arau bete behar diren.

Datozen egunotan, etxe guztietan banatuko da informazio liburuxka bat, non zehaztasunez azalduko den nola bereizi behar diren hondakinak. Bertan jasoko dira edukiontzi bakoitzaren erabilera egokia (organikoa, ontziak, papera eta kartoia, beira eta errefusa), eta baita ohiko akatsak saihesteko aholku praktikoak ere. Helburua da birziklapena erraztea eta zalantzak argitzea, herritar orok bere ekarpena egin dezan modu eroso eta eraginkorrean.

Bizilagun guztion erronka

Sasieta Mankomunitatearen iritziz, birziklapenean emaitza onak lortzeko ezinbestekoa da herritarren inplikazioa eta elkarlana. Birziklatzea guztion ardura dela nabarmendu dute, eta ingurumenaren zaintzan bakoitzak bere papera duela gogorarazi. Edu-kiontzi egokia erabiltzea eta hondakinak behar bezala bereiztea urrats txikiak izan daitezke norbanakoaren ikuspegitik, baina komunitate mailan ondorio handiak dituzten ekintzak dira.

Mankomunitateak uste du kanpaina honek ez duela «soilik birziklapenaren kalitatea hobetuko, baizik eta herritarren artean ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa ere sendotuko duela». Helburua da Ataunen ereduzko herri bihurtzea hondakinen kudeaketan, eta, bide batez, etorkizun garbiago eta jasangarriago bat eraikitzea guztion artean.

Horretarako, Sasietak herritarrei dei egin die parte hartzera, zalantzak argitzeko eta ohitura egokiak sustatzeko. Azken finean, ingurumenaren zaintza guztion ardura da, eta ekintza txiki bakoitzak badu bere pisua ingurunea babesteko eta belaunaldi berriei planeta osasuntsuago bat uzteko bidean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sasieta Mankomunitateak birziklapena hobetzeko kanpaina jarri du martxan

Sasieta Mankomunitateak birziklapena hobetzeko kanpaina jarri du martxan