Borrar
Saneamendu-sistema berriak Adunako araztegira bideratuko ditu hondakin urak Udala
Zizurkil

Saneamendu sare berria egingo du Foru Aldundiak Zizurkilen

Herrigunea eta Elbarrena auzoa sistema orokorrera konektatuko dituzte

Amaia Núñez

Zizurkil

Martes, 28 de octubre 2025, 20:24

Comenta

Gipuzkoako Foru Aldundiak saneamendu sare beria egingo du Zizurkilen. Oria Erdiko saneamendu-sistema orokorraren barruan kokatzen da eta herriko bi gunetan egingo dira, herrigunean eta Elbarrena auzoan.

Obrak Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin elkarlanean egingo dira, eta behin amaitutakoan, sare berriak saneamendu-sistema orokorrera konektatuta egongo dira. Izan ere, gaur egun herriguneko zein Elbarrenako hondakin-urak zuzenean ingurune naturalera isurtzen dira, aurrez tratatu gabe. Proiektu honekin, ur horiek bildu eta Adunan kokatuta dagoen Uraldeko Hondakin Uren Araztegira eramango dira. Bertan, hondakin-urak tratatu egiten dira eta, ondoren, Oria ibaira isurtzen dira.

Saneamenduko lanekin 1.900 metro inguruko kolektore-sarea eraikitzea aurreikusten dute, hondakin-urak eta euri-urak bideratzeko. Lanak aste honetan hasiko dira eta urtebete inguruko iraupena izango dute. Sare berriaren eraikuntza bi fasetan egingo dute: lehenengoan lanak herrigunean egingo dira, lau hilabeteko iraupenarekin. Ondoren, bigarren fasea Elbarrena auzoan egingo da. Kasu honetan zazpi hilabeteko aurreikuspena du.

Udaletik aurreratu dutenez, lanen ondorioz trafikoan eta oinezkoen ibilbideetan aldaketa puntualak egon daitezke hauek irauten duten bitartean. Hala ere, ahalik eta eragin txikiena izateko antolatuko dituzte. Unean uneko kaltetuei jakinaraziko zaie beharrezkoa denean.

Hilerria

Larunbatean Santu Guztien eguna ospatuko da, eta hilerria egun horretarako prestatzko lanen baitan, garbiketa eta txukunketa lanak egin ditu bertan Udalak. Gainera, egun hauetan herritarren eskura jarriko du hilerriko eskailera, urriaren 31ra bitartean, 9:30etik 13:30era, nitxoak apaindu, garbitu edo bestelako lan txikiak egin nahi dituztenentzat.

Lurrama azokara bisita

HerriBizigune elkarteak Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen Lurrama azokara bisita antolatu du hurrengo iganderako, azaroaren 8rako. Miarritzen egingo da eta erakusketak, salmenta-postuak eta bestelako ekitaldiak egoten dira. Irteerara joan nahi dutenek urriaren 30a baina lehen izena eman beharko dute 656 743 741 telefono-zenbakira deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Saneamendu sare berria egingo du Foru Aldundiak Zizurkilen

Saneamendu sare berria egingo du Foru Aldundiak Zizurkilen