Alkiza
San Martin festak ospatuko dituzte Alkizan asteburu honetan'Oilategitik' aldizkariaren urteurrenaren ospakizunekin hasiko dituzte, eta ibilbide gidatua, patata tortila txapelketa edota pelota finalak ere egongo dira
Asteburuan ospatuko dituzte alkizarrek San Martin jaiak. Ostiraletik hasi eta igandera bitartean kultur egitarau zabala antolatu dute haurrentzako zein helduentzako.
Ostiralean hasiko dira sanmartinak, arratsaldeko 17:00etan Guraso Elkarteak banatuko duen txokolate beroarekin.
Ondoren, 'Oilategitik' aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dituzte. Lehenengo, 'Oilategitik: 25 urte, 25 azal' erakusketa irekiko dute, 18:00etan udaletxeko ganbaran. Jarraian, '25 urtez bertsoz bertso' musika eta bertso emanaldia eskainiko dute Manu Urruzolak eta Martin Lizardik, Ganbaran bertan, herri aldizkariaren errepasoa eginez.
Iluntzeko 20:00etan, berriz, patata-tortilla lehiaketa antolatuko da frontoian, Guraso Elkartearen eskutik, eta gaueko 22:30ean, Mus Txapelketa jokatuko da Ostatuan.
Hurrengo egunean, larunbatarekin, 'Onddoen mundu harrigarria' ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du Joxepo Teresek. Ibilaldia goizeko 10:00etan hasiko da, plazatik abiatuta.
Ondoren, 11:00etan, haurren-tzako 'Nola bizi zen lehenengo gizakia' tailerra eskainiko du Jesús Tapia historialariak frontoian. Arratsaldean, aldiz, lau t'erdiko pilota finala jokatuko da 18:00etatik aurrera. Iluntzeko 21:00etan, herri-afaria egingo da frontoian Euskal Parrillaren eskutik.
Igandean bukatuko dira ekitaldian. Goizeko 11:30ean, toka-txapelketa antolatuko da haurrentzako plazan eta arratsaldean eskoba txapelketa jokatuko dute 17:00etan Ostatuan.