Tolosa Goierri
San Martin Eguna gaur eta bihar Mattin Iñiguezen ikusentzunekoaA. N.
amezketa.
Astelehena, 10 azaroa 2025, 20:34
San Martin Eguna ospatuko dute gaur amezketarrek usadioa jarraituz. Eguerdiko 12:00etan Meza Nagusia eskainiko da San Martin ermitan. Ondoren, salda eta pintxoa banatuko dira, bertsolari eta trikitilariek giroa alaitzen duten bitartean. Ondoren, jubilatuen bazkaria egongo da Beartzana jatetxean.
Arratsaldean, haurrentzat menrienda banatuko da 16:30ean eskola atarian eta, jarraian, jolasak antolatuko ditu Kultur etxean Akelok Guraso elkarteak.
Ikus-entzunekoa
Bihar, Mattin Iñiguez parapentelariak 'Alpeak alderik alde, oinez eta hgan' ikus-entzunekoa aurkeztuko du Kultur Etxean Buruntzunzin mendi elkarteak antolatuta. Iñiguezek Red Bull X Alps lasterketan parte hartu zuen ekainean. Bertan bizitakoa kontatuko du biharko emanaldian.