Borrar

Tolosa Goierri

San Andres eguna ospatuko dute bihar

Izagirre frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta gauean, Andoni Ollokiegiren kontzertua

A. N.

BERROBI.

Osteguna, 27 azaroa 2025, 20:42

Comenta

San Andres Eguna ospatzeko egitarau berezia antolatu dute Berrobin. Eguna azaroaren 30ean bada ere, bezperan, larunbatarekin, egingo dituzte ekitaldiak. Goizean, gaztetxoek antolatutako pintxo lehiaketa egongo da 11:00etatik aurrera.

Bazkalondoren, Berrobiko XXXIII. Ion Ander Izagirre frontenia txapelketako finalak jokatuko dira Urreburu frontoian Begi Gorri gaztetxeak antolatuta. 14:30ean gaztetxoen finalak jokatuko dira eta helduenak 15:30ean hasiko dira.

Iluntzean, San Andresetako herri afaria egingo da Iriarten eta, ondoren, Andoni Ollokiegiren emanaldia egogo da gaztetxean.

Igandean, berriz, Akelarre taldearen dokumentala eskainiko da 18:00etan. Ondoren, talo jana egingo da.

Irakurle taldea

Datorren asteartean, abenduaren 2an, irakurle taldeak saio berri bat egingo du. Erika Lagomaren 'M ama, eme, ume' liburua izango dute hizpide 19:00etatik aurrera liburutegian. Egileak berak ere parte hartuko du saioan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Andres eguna ospatuko dute bihar