Parte hartze handia Gazteluko Kultur ekitaldietan
Asteazkena, 9 azaroa 2022, 00:08
Haur zein helduentzako emanaldiak izan dira Gazteluko Kultur Astean. Ostatuan Mice bakarlariaren kontzertua izan zen. Gainera, 'Kontu-konta' ikuskizuna izan zen Itziar eta Joxeanen eskutik, abesti ezagunen doinuan kontatzen diren ipuinekin. Honela, haur zein helduek gustura parte hartu zuten abesten, baita asmakizunen erantzunak emanez.