Borrar

Tolosa Goierri

Palestinarekin elkartasun afaria egingo da gaur gauean Txulobi elkartean

A. N.

aduna.

Osteguna, 20 azaroa 2025, 20:01

Comenta

Azaroko Kultur egitarau bereziaren baitan, Palestinaren egoera ezagutzeko aukera egongo da egunotan. Atzo Thamer Birawi errefuxiatu palestinarrak eskainitako solasaldiaren ondoren, gaur Palestinarekin elkartasun afaria egingo da Txulobi elkartean 20:30ean. Jatekoa, edatekoa eta basoak norbere kontura egongo dira. Ondoren, Gazako Sol Band musika taldearen emanaldia eta solasalditxoa egongo da Elordiko lokalean 21:30ean.

Bihar larunbatarekin, II. Argazki Rally Lehiaketa antolatuko da 10:30ean herriko plazan. Igandean, berriz, mugarrietatik mendi ibilaldia egingo da Jabier Zabalak gidatuta. 09:00etan aterako da taldea plazatik eta 12:30etarako itzultzea aurreikusten dute.

Ekitaldiek datorren astean jarraituko due. Asteartean, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko egunaren baitan elkarretaratzea egingo da plazan 18:30ean. Hilaren 28an, berriz, 'Zazpi' Mikel Lizarralderen dokumentala proiektatuko da kultur aretoan 19:00etan. Euskal Herriko probintzia bakoitzeko mendi garaienak lotu ditu Lizarraldek eta, bidean, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa jaso eta bizitzea zer den kontatzne du. Ondoren, solasaldia egingo da Adunako gazte kirolariekin.

Hilaren 29an, 'Basoa' txotxongilo emanaldia eskainiko du Firulete taldeak 19:00etan Elordin. Jarraian, talo afaria eta barrikotea egingo dira 20:00etan frontoian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Palestinarekin elkartasun afaria egingo da gaur gauean Txulobi elkartean