Borrar
Lacalle, piperrez eta tomatez inguratuta. T. MADINABEITIA
Ordiziako Azoka

Piper eskaintzak kolore gorriz margotu du Zuhaiztiko eremua

Plaza Nagusian ere izan dira berritasunak, arto beltza eta tipulin eta ilar landareak bezala

Tere Madinabeitia

Ordizia

Osteguna, 9 urria 2025, 02:00

Comenta

Plaza Nagusitik Zuhaiztiko eremura igaro zen atzo Ordiziako feriako berritasunen atala, piper gorrien garaia hasi delako bertan. Batez ere kontserbak egiten dituztenei begira, fruta saltzailen postu guztiak piperrez bete dira.

Aurten piper gutxi izan omen da, eta dagoena, iazkoa baino eskasagokoa da kalitate aldetik, udako eguraldiaren ondorioz. Baina beste urteetan baino gutxiago bada ere, zer erosi badago, batez ere Javier Lacalle aguraindarraren postuan, horrek duelako aurten ere aukerarik zabalena. Najerano motakoa da ugariena Zuhaizti osoan, gehiena Errioxako Leiva herritik iritsitakoa, eta kiloa 1,95 eta 2,25 euro artean dago. Pikillo (2,20-3,20 euro), morroa (1,95.2,5 euro) eta bola (2,50 euro) ere badaude aukeran. Kontuan izan behar da kiloak solte eramanda edo kajakadak erosita, prezioa aldatu egiten dela.

Bitartean, Plaza Nagusian beste piper mota batzuk erosi daitezke, udako azkenak. Oraindik pipermin ugari dago, baita morroa ere, eta Iñaki Intxaustiren postuan, Kalifornia piperra ere bai, horia eta berdea (kiloa 5,9 euroan).

Zeraingo ekoizle ekologiko horrek bazuen atzo beste produktu bitxi bat salgai: arto beltz freskoa, artaburua euro batean. Ba omen dira Goierri aldean artoa gustuko dutenak, eta egosita, labean erreta edo plantxan eginda jan ohi dute.

Intxaustiren postutik gertu beste berritasun bat aurkeztu zuen Sustrai Askeak elkarteko Natalia Magallanesek: aza txinatarra. Kiloka zuen salgai, 2,8 euroan.

Eta landareak ere aipatu behar dira, udaberriari begira jarri direlako. Aza, azalore, brokoli eta neguko beste barazkien landaketa amaitzeko garaia dela esan zuen atzo Montes Etxeko Patxi Izagirrek, eta udaberrirako tipulinak eta ilarrak aldatzen hasi behar dela. Ilarra bazuen berak, Utrillo motakoa, landare bakoitza 0,20 euroan. Eta udaberriko tipula, berriz, berak, Iguategik eta Bionak, ehuneko sorta 4 euroan.

Perretxikoak, bestalde, ugari daude azkenaldian, motari erreparatuta behintzat. Lasak, Barcinak eta Lopetegik honako lotea osatu zuten: 140 kilo onddo (29-33 euro), 40 kilo ziza hori (20-22 euro), 10 kilo mendiko angula (18-22 euro), 10 kilo niskalo (17 euro) 8 kilo saltsa perretxiko beltz (25 euro) eta 5 kilo gibelurdin (25 euro).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Piper eskaintzak kolore gorriz margotu du Zuhaiztiko eremua

Piper eskaintzak kolore gorriz margotu du Zuhaiztiko eremua