Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Javier Lacalle bezero bati patatak erakusten. T.M.
Patatak ereiteko garaia hasi da, Arabatik ekarritako haziarekin
Ordiziako Azoka

Patatak ereiteko garaia hasi da, Arabatik ekarritako haziarekin

Urteko lehen kalak ere iritsi dira feriara, baita Nafarroan egindako oliba olioa ere

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 20 de febrero 2025, 01:00

Eguraldi aldetik kexa handiegirik gabeko feria izan zen atzokoa, tenperaturari dagokionez behintzat, epel izan zelako goiz osoan zehar. Horrek eraginda, giro bikaina izan zen Plaza Nagusian eta inguruko kaleetan. Eta giro on horri laguntzeko, hainbat berritasun ere izan ziren salgaien artean.

Lehena, ordea, Zuhaiztian zegoen, asteazkenero Aguraindik etortzen den Javier Lacalle fruta saltzailearen postuan. Hazitarako patata zen produktu berri hori, udaberria geroz eta gertuago dagoela erakusten duena. Ohi bezala, Lacallek bost patata mota desberdin eskaini ditu aurten ere: Desire gorria, Espunta, Agria, Jaerla eta Monalisa, eta kiloak gora egin du prezioan, aurreko urteekin alderatuta, 1,20 eta 1,50 euro artean jarri duelako. Arabatik ekartzen ditu hazitarako patata hauek, Bernedotik. Agria da gehien saltzen duena, eta 'espeziala' frijitzeko, nahiz eta egosteko eta laberako ere oso aproposa den. Jaerla, berriz, goiztiarra da.

Patata hazia hasi da, eta jendea hasi da erosten ere, baina oraindik ereiteko goiz samar dela uste duenik ere bada. Ea eguraldiak laguntzen duen datozen asteetan, eta lurrak lehortu eta zerbait berotzen hasten diren, orduan izango delako ereite lan horietarako unerik aproposena.

Plaza Nagusian ere izan ziren berritasunak, eta horien artean lore bat aipatu behar da, kala zuria. Oraintxe da lore horretarako garaia, eta dagoeneko salgai zuen asteazken honetan Aramako Miren Jauregik bere alaba Jaione Irazustaren postuan. Sorta 5 euroan zuen. Postu berean mimosa loreak ere badituzte oraindik. Honen prezioa sortako 4 eurokoa da.

Uliako Labearen postuan, berriz, oliba olioa gehitu diote ogi, gozo eta laranja eskaintza zabalari. Nafarroako olioa da, Corellan Uliako Labearen komunitateak duen La Noria etxaldean ekoitzitzakoa. Hango olibondoek emandako Arbekina oliba erabili dute olio hori egiteko, eta bost litroko ontzietan dute salgai, 50 euroan.

Ardi gazta ere aipatu behar da, behin denboraldi berri hasita, eskaintza geroz eta zabalagoa delako. Orain arte Mikel Lasaren postuan zegoen bakarrik salgai, baina orain udaletxe azpian Itziar Etxeberriak duen postuan ere erosi daiteke. Honek eskaintzen duen ardi gazta berriaren kiloa 20,5 eta 23,5 euro artean da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Patatak ereiteko garaia hasi da, Arabatik ekarritako haziarekin