Borrar
Euskararen Egunaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. A. Núñez

Ordizia

Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte

Ikastetxeek ekitaldi ezberdinak egingo dituzte egunean zehar, eta arratsaldean Kantazak egitasmoa egongo da

Amaia Núñez

Ordizia

Astelehena, 1 abendua 2025, 20:30

Comenta

Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Eguna izango da eta honen baitan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ordizian aurten ere. Ikasleak izango dira protagonistak eta egun osoan zehar ikastetxeek jarduera ezberdinak egingo dituzte.

Goizean, Haur Hezkuntzakoek ipuin kontaketa saioa izango dute Herri Antzokian. Miru ipuin kontalariak 'Ipuinekin dantzan' saio musikatua eskainio du. Lehen Hezkuntzako ikasleek Kantu Jira egingo dute Ordiziako kaleetan barrena. 11:00etan Barandiaran plazatik abiatuko dira. Ikasle helduenek, berriz, 'Mintzodromoa' izango dute DBH 1etik 3ra bitartekoek kiroldegian eta, DBH4 eta Batxilergokoek 'Euskaldunga' bakarrizketa Herri Antzokian.

Arratsaldean, berriz, ikastetxeetan bertan egingo dituzte jarduerak. Urdaneta ikastetxean herri kirolak eta txokolatada izango dituzte txikienek, eta, Lehen Hezkuntzakoek, Euskara kantari eta guraso elkarteak antolatutako gaztaina jatea.

Jakintza ikastolan Argitxori ongi etorria egingo diote Haur Hezkuntzako ikasleek eta, jarraian, merienda, fotokola eta dantzaldia edukiko dituzte. Lehen Hezkuntzakoek, bitartean, dantza emanaldia izango dute Majori kiroldegian.

Bingoa euskaraz eta Kantazak

Ikasleez gain, helduentzako ere ekitaldiak izango dira. Bihar arratsaldean, Zuhaizti zentroan antolatzen den bingo saioa euskaraz egingo dute bertako Euskara Eskola taldeak dinamizatuta 17:00etan. Gainera, Kantazak ekimena aterako da iluntzek 19:00etan, kaleko giroa euskal kantaz alaitzera.

Etzi, ostegunean, berriz, Garikoitz Goikoetxeak 'Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan' liburua aurkeztuko du Hitzaro Euskara taldeak antolatuta, Barrena kultur etxean arratsaldeko 18:00etan. Sarrera irekia egongo da bertako aforoa bete arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte

Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte