Ordizia
Derbi Eguna antolatu du Emaneurre taldeak azarorakoA. N.
ordizia.
Osteguna, 16 urria 2025, 20:27
Realaren eta Athletic-en arteko denboraldiko lehenengo derbia jokatuko dute azaroaren 1ean, larunbatarekin, eta aurten Anoeta zelaian jokatuko da. Ohi bezala, Emaneurre errealzaleen taldeak Derbi Eguna antolatu du egun hori festa eguna bihurtuz.
Oraingo honetan aldaketak izango ditu egunak. Ordiziatik 12:30ean abiatuko dira autobusez Astigarragara eta, bertako Astarbe sagardotegian bazkalduko dute. Menuan bakailao tortila, oilasko errea, postrea eta sagardoa txotxetik dastatuko dituzte. 16:00etan autobusak Anoeta futbol zelaira eramango ditu zaletuak. Ordiziara itzulerako autobusa, berriz, iluntzeko 21:00etan aterako da Anoeta ingurutik.
Izen-ematea
Derbi Egunean parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 605 704 766 telefono-zenbakira deituta. Autobusaren eta bazkariaren prezioa 40 eurokoa izango da Emaneurre taldeko bazkideentzat eta 45 euro bazkide ez direnentzat.