Borrar
Lazkao Txikiren babesean jaio zen Bertso-paper Lehiaketa. A. NÚÑEZ

Ordizia

Abian da Lazkao Txiki Bertso-paper Lehiaketa

Argi Berri elkarteak 34. urtez antolatu du Joxe Miel Iztuetaren omenezko lehiaketa

Sábado, 24 de mayo 2025, 21:23

Lazkao Txikiren omenezko Bertsopaper Lehiaketaren edizio berri bat antolatu du Argi Berri elkarteak. Garai hartako Goierriko bertsolaririk ezagunena zen Jose Miguel Iztuetaren balioa zabaltzen jarraitzeko helburuarekin, nahiz eta lehenengo urtea besterik ezagutu ez zuen, 34. edizioa betetzera doa aurten osasun betean eskualdean bertsolaritzak eta bertso-zaletasunak izan duten garapenaz harro.

Lehiaketa hiru mailatan banatuko da oraingo honetan ere: gaztetxoen maila 13 urte artekoentzat, gazteen maila 14 eta 18 urte dituztenentzat, eta helduen maila 2006an edo aurretik jaiotakoentzat.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidali ditzake lehiaketara. Gaztetxoek gutxienez bi eta gehienez 4 bertso idatzi beharko dituzte bertso-paper bakoitzeko. Gazte eta helduen mailatan, berriz, zortzi eta hamabi bertso artean eduki beharko ditu bertsopaper bakoitzak.

Maila guztietan neurria eta doinua libreak dira. Gazte eta helduen kasuan gaia ere librea izango da. Gaztetxoek 'Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu!' gaiaren inguruan idatzi beharko dute. Lanak Argi-Berri elkartera bidali beharko dira e-postaz bertsoakargiberri@gmail.com helbidera. Uztailaren 1a baino lehenago bidali beharko dira lanak.

Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketara bidaliko diren bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute. Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira, bertso sortaren barrenean jartzea gomendatzen dute, eta izenordearekin bakarrik bidali beharko dira. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du. Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio eta ezinbestekoa izango da sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.

Egilearen datu guztiak mezu bereko beste dokumentu batean bidali beharko dira. Izenordearekin batera, izena, jaiotze-data, helbidea, telefono zenbakia, e.a. adierazi beharko dira.

Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek jasoko dute saria. Garaileek 'Txiki' bana jasoko dute, eta horretaz gain, gaztetxoen mailan, lehen sailkatuak 200 euro eramango ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50. Gazteen mailan, irabazleak 300 euro eramango ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Helduen artean lehen sailkatuak 500 euro eramango ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300. Antolakuntzak jakinarazten du diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkiela. Dirusariez gain, epaimahaiak aipamen bereziak ere eman ahal izango ditu. Era berean, edozein sari eman gabe utzi dezake, behar adinako kalitatea topatzen ez badu; sariak erdibanatzeko aukera ere izango du.

Epaimahaia Argi Berri elkarteak antolatuko du Ordiziako Udalaren oniritziarekin eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatua egongo den. Lan sarituen jabetza antolakuntzaren esku geratuko da eta argitaratzeko eskubidea izango du, hala nahi izanez gero. Egileak antolatzaileekin adostu beharko luke bere lanak bere kabuz argitaratzeko asmoa izango balu.

Bestelako informaziorik behar izanez gero, lehiaketako helbide elektronikora idatzi beharko da. Sari-banaketa Ordiziako Euskal Jaien barruan egingo da irailaren 14ean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian da Lazkao Txiki Bertso-paper Lehiaketa

Abian da Lazkao Txiki Bertso-paper Lehiaketa